Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

2021eko abuztuak 31

Euskara ikasteko diru laguntzak. 2020-2021 ikasturtea

EPEA: Irailaren 1etik 30era.

Foto noticia

2020/2021 ikasturtean egindako ikastaroen bekak irailaren 30era arte eskatu ahalko dira erregistro elektronikoan Burlatako Egoitza Elektronikoan edo aurrez aurre Udaleko Herritarrendako Arreta Bulegoan (Larrañetako plazan).

Eskaerak udaletxean aurkezteko ezinbestekoa da hitzordua eskatzea 012 (sakelekotik 948 012 012) edo 948 23 84 00 telefonoen bidez.

Bekak jasotzeko baldintzak dira, batetik, 16 urtetik gorakoa izatea eta Burlatako erroldan inskribatua egotea eta, bestetik, ikastaroan, gutxienez, %80ko asistentzia egiaztatzea.

Argibideak: Euskara Zerbitzua (948238400), euskara@burlada.es

2020-2021ko deialdia NAOn

Deialdi osoa hemen

Bertaratze ziurtagiria

ESKAERA ORRIA

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen ERRIPAGAÑAKO HAUTESLEKUA

ERRIPAGAÑAKO HAUTESLEKUA

Aurten Burlatak hautesleku berri bat izanen du gure udalerriko Erripagañako bizilagunentzat. Udal lokala da, Erripagaña etorbidea 11n dagoena (egun Erripagañako auzo-lok...

Volver arriba