Eztabaida Foroa: Uholdeei aurre egiteko Jarduketa Plana
Larrialdietarako Plana
Eztabaida Foroa: Uholdeei aurre egiteko Jarduketa Plana
Bizilagun estimatua,
Arga ibaiaren ertzean jaio eta hazten da Burlata. Herriko biztanleei lana ematen dien urak, baratzeekin, garbitegiekin, zoritxarra eta mina ere badakartza. Ibaiko uholdeak, gainezkatzeagatiko uholdeak eta sareen saturazioagatiko uholdeak prebenitu eta minimizatu egin behar dira jarduketa-plan egoki baten bidez.
Burlatako Uholdeei aurre egiteko Jarduketa Plan berria idatzi da. Herritar guztiek ezagutu eta egiaztatu behar dituzte haren aurreikuspenak, edukiak eta protokoloak.
Aipatutako Plana aurkezteko eta azaltzeko egin dugu liburuxka hau, eta hura irakurtzean eta jendaurrean jartzean sor daitezkeen zalantza eta iradokizunei erantzuteko, 2023ko urriaren 23an, astelehenean, 19:00etan, Kultur Etxeko auditorioan eginen den Eztabaida Foro batera deitzen zaituztegu.
Deskargatu liburuxka: Larrialdietarako Plana
Izena ematea: ILarrialdi Plana aurkezteko gonbidapena
Uholde handiko SMS alertetarako harpidetza: SMS harpidetza
Halaber, erne egoteko eta gerta daitezkeen alerta-egoeren berri emateko, Burlatako Udaleko Uholdeengatiko Alerten Sisteman izena ematera gonbidatzen zaitugu. Bete ezazu gutun honen behealdea, moztu eta eman urriaren 23an edo eraman ezazu Herritarren Arretarako Bulegora (HAB), udaletxeko beheko solairuan. Horrela, alertak jasoko dituzu zure mugikorreko mezuen bidez.
Berta Arizkun Gonzalez
Alkatea