Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

2018ko maiatzak 23

Festetako kartel lehiaketa 2018

Epea: ekainaren 15eko 14:00ak arte Kultur Etxeko bulegoetan (Bentetako Ingurubidea 1), 08:00etatik 14:00etara.

Foto noticia

OINARRIAK:

Festetako kartel lehiaketa 2018

Haurren modalitatea

1) GAIA. Burlatako jaiak 2018.

2) Burlatako lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendua.

3) Honako testu hau agertu beharko da derrigorrez kartelean:

FIESTAS DE BURLADA: DEL 14 AL 19 DE AGOSTO DE 2018/

BURLATAKO JAIAK: 2018KO ABUZTUAREN 14TIK 19RA.

Herriko armarria jarri beharko da.

Lehiaketatik kanpo geldituko dira baldintza hauek betetzen ez dituzten kartelak.

4) FORMATUA.

50 x 35 cm-ko kartoi mehea.

5) Erabilitako materialak libreak izanen dira, eta obra bakar bat aurkeztu ahal izanen da.

6) AURKEZPENA.

Epea: ekainaren 15era arte Kultur Etxeko bulegoetan (Bentetako Ingurubidea 1), 08:00etatik 14:00etara.

Aurkezten den obra bakoitzaren atzean, gutun-azal bat itsatsiko da kartoi-mehera, honako datu hauek bilduko dituena: izen-abizenak, adina, helbidea, telefonoa, zer ikastetxetan ikasten ari den eta zer eskola-kurtso egiten ari den. Halaber, haurrentzako modalitatean aurkezten dela adierazi beharko da.

7) SARIAK.

Sari bakarra eskola-material sorta bat, 60€-ko balioa duena.

Saria heldu den abuztuaren 6an emanen da, 13:00etan, Burlatako osoko bilkuren aretoan, hain zuzen jaien programa ofiziala aurkezteko ekitaldiaren barnean. Saria egun horretan jasoko du irabazleak, edo, bestela, haren ordezkari gisa joaten den pertsonak –kasu horretan, aurretik abisatu beharko da–. Bestela, eman gabe geldituko da.

8) EPAIMAHAIA.

Epaimahai kalifikatzailean, Kulturaren eta Jaien Patronatuko lehendakaria edo hark izendatutako pertsona ariko da buru, eta arte plastikoetan adituak diren beste hiru pertsonak ere osatuko dute. Epaimahaiak hala erabakiz gero, saria eman gabe geldi daiteke.

Helduen modalitatea

Burlatako 2017ko Jaien kartel ofiziala aukeratzea da lehiaketaren helburua.

1) 18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte, eta gehienez ere 2 lan aurkez daitezke; lanek jatorrizkoak izan behar dute.

Lehiaketatik kanpo geldituko dira edozein modalitatetan argitaratutako argazki, kartel, margo eta abarren plagioa diren lanak, erabatekoa edo zati batean izanik ere.

Honako testu hau agertu beharko da derrigorrez kartelean:

FIESTAS DE BURLADA: DEL 14 AL 19 DE AGOSTO DE 2018/

BURLATAKO JAIAK: 2018KO ABUZTUAREN 14TIK 19RA.

Herriko armarria agertu beharko da ezagut daitekeen moduan, baina kartelaren estilora egokitu daiteke.

Lehiaketatik kanpo geldituko dira baldintza hauek betetzen ez dituzten kartelak.

2) FORMATUA.

Lanek tamaina bakarra izan beharko dute (70 cm-ko altuera x 50 cm-ko zabalera), formatu bertikalean, azalera zurrun (luma-kartoia) baten gainean eta zintzilikatzeko prestatua. Halaber, euskarri digitalan ere aurkeztuko da kartela.

3) Edozein teknika erabil daiteke.

4) AURKEZPENA:

Epea: ekainaren 15eko 14:00ak arte Kultur Etxeko bulegoetan (Bentetako Ingurubidea 1), 08:00etatik 14:00etara.

Era berean, helbide horretara bidal daitezke, fakturatuak edo posta bidez. Kulturaren eta Jaien Patronatuak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko posta bidez bidalitako lanetan gerta litezkeen kalte edo galerengatik, ez eta lehiaketa bukatuta lanak itzultzeaz ere.

Egile-sinadurarik gabe aurkeztuko dira kartelak, libreki aukeratutako goiburu batekin. Goiburu hori kartelaren atzealdean idatziko da, eta, gutun-azal itxi batean, egilearen datuak agertuko dira: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa eta NANaren fotokopia.

Lehiaketa bukatuta eta 8. oinarrian aurreikusitakoarekin bat, lehiaketan parte hartzen duten pertsonek urtea bukatu arteko epea izanen dute kartelak jasotzeko; salbuespena dira saritutako lanak, Kulturaren eta Jaien Patronatuaren jabetzakoak pasatuko baitira, eta, hortaz, ulertuko da egileek uko egiten diétela haiei, eta galtzen dituztela erreklamazioa egin edo kalte-ordaina eskatzeko eskubide guztiak.

Lehiaketan parte hartzen dutenek ordainduko dituzte kartelen bidalketa-gastuak eta itzulketa-gastuak.

5) SARIAK.

900€-ko sari bakarra.

Saria heldu den abuztuaren 6an emanen da, 12:00etan, Burlatako osoko bilkuren aretoan, hain zuzen jaien programa ofiziala aurkezteko ekitaldiaren barnean.

Saria egun horretan jasoko du irabazleak, edo, bestela, haren ordezkari gisa joaten den pertsonak–kasu horretan, aurretik abisatu beharko da–. Bestela, eman gabe geldituko da.

6) EPAIMAHAIA.

Epaimahai kalifikatzailean, Kulturaren eta Jaien Patronatuko lehendakaria edo hark izendatutako pertsona ariko da buru, eta arte plastikoetan adituak diren veste hiru pertsonak ere bai. Epaimahaiak hala erabakiz gero, saria eman gabe geldi daiteke.

Hiru kartel finalista aukeratuko ditu. Haren erabakia apelaezina izanen da, eta zenbait komunikabideren bitartez emanen da haren berri ekainaren 18an, astelehenarekin.

Jarraian, herritarrek parte hartzeko prozesu bat zabalduko da ekainaren 19tik 29ra, bozketa indibidualaren bitartez; izan ere, herritarren boto gehien bildutako lanak irabaziko du.

Boto emateko bide batzuk daude: udaletxeko Herritarrendako Harrera Zerbitzura joanda, 14:00ak arte, Kultura Etxeko bulegoetan eta Udalaren webgunean: (www.burlada.es). Honako hauek dira boto emateko baldintzak: 16 urtetik gorakoa izatea eta Burlatan erroldatuta egotea.

7) Saritutako kartelei dagokienez, Kulturaren eta Jaien Patronatuak nahi adina erreprodukzio egin ditzake nahi eran erabiltzeko.

8) Kulturaren eta Festen Patronatuak aurkeztutako lanekin erakusketa bat egiteko eskubidea gordetzen du eta hauek urritik aurrera jaso ahalko dira.

9) Lehiaketako parte-hartzaileek oso-osorik onartzen dituzte oinarriok, baita Epaimahaiaren erabaki apelaezina ere.

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba