2026ko jaietarako hiru kartel finalistak aurkeztu ditu Burlatak
HERRI-BOZKETA: Ekainaren 15etik 26ra
Kaleak, gaua, eguna, festak pertsona guztiek gozatzeko dira. Ez zaitez konplize izan, ekin eta eman ezetza erasotzaileei. Ezerk ez du eraso bat justifikatzen. “Mozkortuta” egonagatik ere, ez ezazu utzi emakume bat erasotzen. Gogaikarri edota lerdetsu izatea ez da ligatzea, erasotzea da eta matxista izatea da.
Emakumeok modu libre, seguruan eta berdintasunean goza gaitezen jai batzuen alde.
Emakume bat eraso egoeran dagoela uste baduzu, beragana hurbildu zaitez. Galde iezaiozu ea ongi dagoen, ea laguntzarik behar duen.
Udaletik emakumeen aurkako edozein erasoren aurrean jarrera aktiboa hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Ez onartu sexu erasorik: ekin eta salatu.
JOKABIDE PROTOKOLOA
Balizko eraso bat ikusten baduzu edota haren berri izaten baduzu, emakumearengana hurbildu zaitez, galdetu ea ongi dagoen eta eskaini zure laguntza. Onartuz gero, erasotzailea identifikatu.
INTENTSITATE TXIKIKO ERASOA
· Erasotzailea dagoen tokitik atera.
· Erasoturiko emakumeari salaketa telefonoak eskaini.
· Zuk ere Poliziari gertaturikoa azal iezaiozu.
INTENTSITATE HANDIKO ERASOA
· Erasoturiko emakumea toki seguru batera lagundu ezazu, erasotzailearengandik urrun, baina lokalaren barruan.
· Erasotzailea atxiki ezazu.
· 112ra edota Udaltzaingora deitu eta laguntza eskatu.
· Zuk ere azal iezaiezu 112koei zein Udaltzainei gertaturikoa.
SALAKETARAKO TELEFONOAK
SOS Nafarroa: 112
Udaltzaingoa: 948 242 542 / 682 000 092
HERRI-BOZKETA: Ekainaren 15etik 26ra
Ezagutu ezazu txupinazoa jaurtitzeko hautaketaren oinarriak!
Parte hartu Burlatako jaietako kartel lehiaketan!