2024ko abenduak 13

Gabonetako kanpaina

Foto noticia

Burlatako eta Atarrabiako merkatarien elkarteak, Burlatako Udalarekin lankidetzan, 2024ko Gabonetako kanpaina aurkeztu du. Abenduaren 10ean, asteartea, hasiko da, herritarrei Gabonetako erosketak Burlatako establezimenduetan egin ditzaten animatzeko, hurbileko merkataritzaren aldeko apustua eginez.

Aurten ere, hilaren 10etik 19ra, Gabonetako 3 saskiren zozketan parte hartu ahal izanen da. Parte hartzeko, dagokion erosketa-tiketa jarri behar da parte hartzen duten establezimenduetan gaitutako hautestontzietan. Zozketa abenduaren 20an eginen da.

Antolaturiko ekintzak abenduaren 13an hasiko dira, 18:30etik aurrera Parrita Plazan, Sergio de Andrés eta Félix Dj-ekin, eta ondoren ohiko txokolate jatea eginen da.

Abenduaren 14an, larunbata, 12:00etan, Motos PICA (Haurren abusuen aurkako babesa) ezagutu ahal izanen da Kale Nagusiko 37. zenbakitik.

Gainera, abenduaren 20tik aurrera gabon-kantak izanen dira kaleetan zehar, gure herriko haurrek interpretatuta. Egun horietan, Burlatako Gaiteroak eta Txogarima txaranga ere girotuko dituzte gure kaleak.

Abenduaren 26tik 30era bitartean, Gabonetako dastatzea eginen da hainbat ostalaritza-establezimendutan, Nafarroako upategietako ardoa dastatzeko.

Abenduaren 28an, larunbata, beste “Carril Blues” bat antolatu da Iker Pirisekin, 12:00etan Bodegoia tabernatik abiatuko dena.

Eta hilaren 31n hainbat ekintza antolatu dira. Goizean ikuskizun ibiltaria Atarrabiako kaleetan zehar Dabitxi Zirkuaren eskutik. Arratsaldean San Silvestre lasterketa izanen da, 17:00etan (txikiak) eta 18:00etan (helduak). Merkataritza elkarteak ere parte hartzen du lasterketarekin.

Gauean eta 01:00etik aurrera, Burlatako tabernek eta herriko Peñek Disneyri eskainitako gau tematikoa antolatu dute Burlatako urtezahar gaua animatzeko.

Burlatako Udalak bizilagunak hemen erostera animatzen ditu eta tokiko establezimenduen garrantzia nabarmentzen du, gure herriko bizitza sozial eta ekonomikoari egiten dioten ekarpenagatik.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba