Urdaibaira ateraldia: kayak, birdcenter eta hondartza!
Izen emateak eta ordainketak: apiralen 20tik 27ra 948 012 012 telefonoan edo online weborri honetan.
16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektua da, eta gure herrian kulturen arteko kohesioa eta bizikidetza lortzen laguntzea du helburu. Horretarako, Burlatan integratutako gazteak eta gure herrira iritsi berriak diren edo oraindik harreman askorik ez duten neska-mutilak bilatzen ditugu, lehenengoak anfitrioiak izan daitezen eta herrian beren harreman-sarea zabaltzen lagun diezaieten.
Agintzari kooperatibaren proiektua da, Burlatako Udalaren lankidetzarekin eta Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiketako eta Justiziako dirulaguntzarekin.
Burlatara iritsi berria zara eta ez duzu ez lagunik ez ezagunik? 16-25 urte dituzu? Sozializatzen lagunduko dizun anfitrioi gazte bat ezagutu nahi duzu? Burlatan bizi zara aspaldi eta beste gazte iritsi berri baten anfitrioi izatea gustatuko litzaizuke? Ama edo aita zara eta kezkaz ikusten duzu zure semea edo alaba ez dela erlazionatzen eta integratzen?
Hala bada, bidali whatsapp bat edo deitu Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzura (676787212)

Izen emateak eta ordainketak: apiralen 20tik 27ra 948 012 012 telefonoan edo online weborri honetan.
Aurre-inskripzioak apirilaren 27tik maiatzaren 8ra arte
Ospatzeko lekua: Burlatako Gaztelekuan