Zer osasun-tailer jaso nahi zenituzke?
Osasun etxeko inkesta

Zer da HITZAK?
HITZAK erakusketa kolektiboa da, eta Burlatako paisaia linguistikoa aberastea du helburu, euskarara pixkanaka gerturatzea, beste burlatar batzuen begiradaren bidez.
Horretarako, jende askori (haur, gazte eta adinekoei) galdetu diogu zein den bere euskarazko hitz gogokoena, eta partekatu egin dute, forma eta kolorea emanez.
Hitzak ez dira letren segida hutsa; gure emozio guztiak mugiarazten dituzte, oroitzeko, bidaiatzeko, ahosabai izateko aukera ematen digute, leku magikoetara eta debekatutako beste batzuetara eramaten gaituzte…
Zein da zure hitza? Nora eramaten zaitu?
Hitzak jarri diren lekuetan hiztegira eramanen zaituen QRa duzue dauden hitzen esanahia bila dezazuen.
Zer egin behar da?
Aukeratu zuretzako politenak diren 3 hitzak eta euskarazko produktuen zozketa batean sartuko zara.
Sartu Qr-an eta bete formularioa.
Eskuz bete nahi baduzu, hurbildu udaletxera astelehenetik ostiralera 8:00-14:00ak bitartean.
Epea: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra.
Zozketa: otsailaren 10ean (udal sare sozialetan iragarriko da).
Non aurkitu HITZAK?
Ibili eta gozatu Burlataz: Liburutegia, Kultur Etxea, Elizgibela Kiroldegia, Udaletxea eta igerilekuak.
Osasun etxeko inkesta
Ospatuko den lekua: Antigua jubiloteca
Ezagutu ezazu txupinazoa jaurtitzeko hautaketaren oinarriak!