Lucia Errea Tamudo Burlatako alkate txikia izanen da 2026ko jaietan
Iraia Echarri Astrain eta Irune Morales Castillo alkateorde izanen dira, sei ikastetxetako 19 haurrek osatutako Korporazio Txikian Burlatak badu 2026ko jaietarako Korporazi...
Palestinar herriaren aurkako genozidioa gure garaiko krisi humanitario eta politiko larrienetako bat da. Nazioarteko erakundeek, hala nola Nazio Batuen Erakundeak eta Nazioarteko Justizia Gorteak behin eta berriz salatu dute Israelek nazioarteko zuzenbidea larriki urratzen duela.
Palestinan gertatzen ari dena hainbat hamarkadatako kolonialismoaren emaitza da, herri bat bere lurraldetik zapaldu eta kanporatzen duen legez kanpoko okupazio baten ondorioa. Apartheid sistema bat da, nazioarteko erakundeek aitortua, milioika pertsona diskriminatu, bereizi eta eskubiderik gabe bizitzera kondenatzen dituena. Eta gaur, gure begien aurrean, horrek guztiak herri oso baten aurkako sarraskia dakar, NBEren hitzetan, neurri epikoko hondamendia.
Horren aurrean, Burlatako Udalak ez du zalantzarik izan giza eskubideen eta kausa palestinarraren alde jartzeko. Horretarako, ekintza sinbolikoak antolatu ditu, hala nola Palestinako bandera udaletxearen aurrealdean jartzea, genozidioa salatzeko mozioak onartu ditu, elkartasunezko kontzentrazioak babestu ditu, laguntza ekonomikoa eman du larrialdi humanitarioko laguntzekin eta herritarrak sentsibilizatzeko ekintzekin.
Horren harira, Burlatako Udalak, Palestina aske Burlata, Yala Nafarroa, BDZ eta Sodepaz kolektiboekin batera, konferentzia berri bat antolatu du, “Palestina, nazioarteko zuzenbidea ala basakeria?” izenburupean. Saio horretan Lidón Soriano ekintzaile eta kooperanteak eta Raji Sourani giza eskubideen aldeko abokatuak parte hartuko dute. Raji Giza Eskubideetarako Palestinako Zentroko (PCHR) zuzendaria da eta Hegoafrikako ordezkaritzako kidea ere, Israelen aurka Nazioarteko Justizia Gortean genozidioagatik aurkeztutako salaketan.
Ekitaldia urriaren 9an izanen da, 19:00etan, Burlatako Kultur Etxeko entzunaretoan. Sarrera doan edukiera bete arte. Burlatako Udalak gune honetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, Palestinako herri guztiarendako bake justu eta iraunkor baten premiaz eta nazioarteko komunitateak basakeriaren aurrean duen erantzukizunaz hausnartzeko.
Eguna: urriak 9, osteguna
Ordua: 19.00
Ate irekiera: 18.45
Lekua: Burlatako Kultur Etxea
Sarrera askea edukiera bete arte
Antolatzailea: Burlatako Udala
Laguntzaileak: Palestina aske Burlata, Yala Nafarroa, BDZ Nafarroa eta Sodepaz.

Iraia Echarri Astrain eta Irune Morales Castillo alkateorde izanen dira, sei ikastetxetako 19 haurrek osatutako Korporazio Txikian Burlatak badu 2026ko jaietarako Korporazi...
Egitarauaren berrikuntzen artean, uretako puzgarriak, Zalduan eskainiko den orkestra eta kaldereteetan parte hartzea erraztuko duen catering zerbitzua nabarmentzen dira. Gazte...
Burlatako abuztuko jaiak prestatzeko eta ospatzeko lanak direla eta, datozen egunetan trafikoan eta aparkalekuetan hainbat aldaketa izanen dira herriko zenbait kale eta aparka...