
Herritarren gogobetetasunari buruzko inkesta
Irailaren 30ean amaituko da Burlatako Udalaren instalazio publikoen eta hiri-altzarien pintura eta saneamendua prestatzeko eta erabiltzeko tailerra. Bertan, 10 parte-hartzaile...
Maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, 1990ean Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kendu zuelako.
Gertaera historikoa izan zen, eta aurrerapauso handia izan zen lesbiana, gay, bisexual eta transexualen bizitzan eta eskubideetan. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBI+ pertsonen aurkako gorrotoaren eta indarkeria mota guztien aurkako eguna bihurtu da.
1990etik gaur egun arte aurrerapen handiak egin dira, bai gizartean, bai legedian, eta LGTBI+ kolektiboko pertsonak gainerakoekin berdintzen dituzten legeak onartu dira; baina oraindik asko dago egiteko; izan ere, gaur egun, LGTBI+ pertsona askoren eguneroko errealitateak dira bazterketa, estigmatizazioa eta indarkeria, bai Nafarroan, bai munduan. Zoritxarrez, oraindik ere jendarteko sektore askotan oso errotuta daude aurreiritziak, sinesmen faltsuak, estereotipoak, bazterkeria eta gorrotoa. LGTBI+ kolektiboko pertsona askok (batez ere lesbianak, transexualak, adinekoak edo desgaitasunen bat duten pertsonak) ikusezintasuna eta ezkutatzea pairatzen dute, eta haien aurkako eraso fisikoak areagotu egin dira. Errealitate horrek agerian uzten du norberaren sexualitatearen, sexu-identitatearen edo generoaren arabera bizitzeko benetako askatasun falta dagoela, eta berdintasunik ezak eta diskriminazioak hor jarraitzen dutela.
Hirurogeita hamabi herrialdek sexu bereko pertsonen arteko harremanak kriminalizatzen dituzte oraindik, 26k, 10 urtetik biziarteko kartzela-zigorrak jasotzen dituzte, zazpik heriotza-zigorra sexu bereko ekintzetan parte hartzen dutenentzat. Herrialde askotan, LGTBI+ pertsonentzako “bihurtze-terapia” deiturikoa legezkoa da oraindik. Ezin gara isilik geratu LGTBI+ taldeen aurka egindako bidegabekerien aurrean, eta gure ahotsak altxatu behar ditugu inklusio handiagoa eta giza eskubideekiko errespetu handiagoa sustatzeko leku guztietan.
Beraz, homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako borroka askatasuna, duintasuna eta giza eskubideak defendatzea da. Aniztasunak aberastu egiten gaitu; beraz, LGTBI+ kolektiboko pertsonek jasaten duten bazterkeriaren eta indarkeriaren aurka borrokatzeak jendartearen garapena bultzatzea dakar; hau da, jendarteratzearen alde eta bazterketaren aurka borrokatzea, eta errespetuzko eta berdintasunezko jendarte baterantz urratsak ematea.
Burlatako Udaleko LGTBI+ Eremu sortu berriaren helburua da diskriminazio- eta indarkeria-egoerak saihestea eta udalerrian LGTBI+ pertsonen berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa bultzatzea, udalerrian zein jendartean diskurtso eta praktika inklusiboak eta sentsibilizaziokoak sustatuz.
Nahiz eta Nafarroako gizarteak eta Burlatako herritarrek, bereziki, aurrera egin duten
Berdintasunaren eta sexu- eta genero-askatasunaren arloan, gaur egun oraindik beharrezkoa da Administrazio publikoek eremu instituzionaletik neurriak sustatzea, Askatasun eta berdintasun hori benetakoa eta eraginkorra izan dadin, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako 8/2017 Foru Legeak jasotzen duen bezala.
Burlatako Udalak bat egiten du egun honetako aldarrikapenekin, eta gizarte errespetuzkoagoa, zuzenagoa eta integratzaileagoa eraikitzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du, zehazki:
1. Burlatako Udalak bat egin du Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin.
2. Burlatako Udalak ageriko leku batean jarriko du sexu-askapenaren intsignia (ostadarraren bandera), nazioarteko ospakizun hori dela-eta, LGTBI+ Pertsonen Gizarte Berdintasunari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legeak ezartzen duen bezala.
3. Burlatako Udalak beharrezkotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak osorik garatzea LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legean jasotakoa, eta betetzen dela bermatzea.
4. Burlatako Udalak LGTBI+ mugimenduaren konpromisoa aitortzen du, eta LGTBI+ kolektiboaren giza eskubideen legezko aitorpenean aurrera egiteko funtsezko zatia izan dela uste du.
5. Burlatako Udalak konpromisoa hartzen du lanean jarraitzeko, eskubide-berdintasunaren eta sexu-orientazioagatiko eta sexu-identitateagatiko edo genero-identitateagatiko diskriminaziorik ezaren aldeko borrokan erakunde eredugarria izan dadin, eta, horretarako, diskriminazio-egoera horiei aurre egiteko beharrezko ekintzak bultzatzen jarraituko du, aipatutako foru legea betetzearen jarraipen zehatza eginez.
6. Burlatako Udalak elkartasuna adierazten die beren sexu-izaeragatik edo genero-identitateagatik modu batera edo bestera eraso, gutxietsi edo diskriminatutako pertsona guztiei, bai Burlatan, Nafarroan, bai handik kanpo, eta, bereziki, errepresioak heriotza-, jazarpen- edo espetxeratze-zigorrak dakartzan herrialdeetan “.
Irailaren 30ean amaituko da Burlatako Udalaren instalazio publikoen eta hiri-altzarien pintura eta saneamendua prestatzeko eta erabiltzeko tailerra. Bertan, 10 parte-hartzaile...
EPEA: Irailaren 15etik 30era.
Burlatako Udaleko LGTBI+ Arlotik Sexu eta Genero Aniztasunaren Tailerrarekin itzuli gara, esperimentatzen eta ikasten jarraitzeko. Aurten 4 saio proposatzen ditugu, saio te...