Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

2023ko maiatzak 17

Lesbofobia, homofobia, transfobia, eta bifobiaren aurkako nazioarteko egunari buruzko adierazpen instituzionala (LGTBIfobiaren aurkako eguna).

Foto noticia

Maiatzaren 17an LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da, nazioarteko erakundeen babesarekin.

 

1990eko egun berean, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko nahasmenduen zerrendatik kendu zuen.

Data horrek aldatu egin zuen LGTBI+ pertsonei buruz genuen ikuspegia. Homosexualitatea sendatu eta are kutsatu ere egin zitekeen gaixotasuna izateari utzi zion, giza aniztasuna agertzen den beste modu bat izateko.

Ordutik, maiatzaren 17ak balio oso esanguratsua du lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualentzat, eskubideen alde eta kolektibo horrek gaur egun aurre egin behar dion diskriminazioaren aurka.

 

LGTBI+ kolektiboak (lesbianak, gayak, transexualak, bisexualak, intersexualak, eta abar) nabarmen egin du aurrera eskubide-berdintasunaren aldeko borrokan, baina oraindik ere badira egindako aurrerapenak eta lortutako eskubideak zalantzan jartzen dituzten gorroto-diskurtsoak.

 

Nafarroako gizarteak eta, bereziki, Burlatako bizilagunek berdintasunaren eta sexu- eta genero-askatasunaren arloan aurrera egin duten arren, gaur egun oraindik beharrezkoa da administrazio publikoek erakundeetatik askatasun eta berdintasun hori benetakoa eta eraginkorra izan dadin bultzatzeko neurriak sustatzea, LGTBI+ Pertsonen Gizarte Berdintasunerako 8/2017 Foru Legeak jasotzen duen bezala.

Burlatako Udalak bat egiten du egun honetako aldarrikapenekin, eta gizarte errespetuzkoago, bidezkoago eta integratzaileago bat eraikitzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du:

 

  1. Burlatako Udalak LGTBIfobiaren aurka hasitako lanarekin jarraitzeko konpromisoa hartu du, LGTBI emakumeen edo gizonen aurkako arbuiorik, beldurrik, aurreiritzirik edo diskriminaziorik gabeko herria izateko helburuarekin.
  2. Modu koordinatu eta transbertsalean lan egitea, Burlatako herritarrak LGTBI+ kolektiboaren eskubideen eta LGTBIfobiaren aurkako konpromisoaren aitorpenean zabaltzeko eta kontzientziatzeko.
  3. Diskriminazio- eta indarkeria-egoerei aurre egiteko ekintzak bultzatzen jarraitzea, baita LGTBI+ eskubideen prebentzioa eta sentsibilizazioa ere, LGTBI+ Pertsonen Gizarte Berdintasunerako 8/2017 Foru Legean jasotakoa betez.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Feminismoa ez-feministentzat

Feminismoa ez-feministentzat

Lantegia: Feminismoa ez-feministentzat 📝 Izen ematea: 948 23 84 00 igualdad@burlada.es 📆 Maiatzak 22 eta 29 📍 Emakumeen Etxea ⏰ 18:00 - 20:30 +info: ...

Imagen ZINEMAKO HEROIAK

ZINEMAKO HEROIAK

📽️📽️ ZINEMAKO HEROIAK 📽️📽️ "INVISIBLES" Familia-drama. Ez zaie gomendatzen 7 urtetik beherakoei 🗓️ Maiatzak 15 (astelehena) 🕛 18:30 📍Kult...

Imagen AHALDUNTZE- TAILERRAK

AHALDUNTZE- TAILERRAK

Martxoaz geroztik, Burlatako Emakumeen Etxea izateko gune bat dugu herrian. Proiektu honen hazkundean parte hartu nahi baduzu, mesedez, jarri harremanetan nirekin: 948 23 8...

Volver arriba