1/2017 LFDaren 7. artikulua betez, herritarrek Hiri Jarduketarako Plan Berezi (HJPB) horretan parte hartzeko prozesua hasi da, iragarki hau argitaratuta.
Burlata APD-R2 – Herritarren partaidetzarako plana_elebidun
Azalpen gehiago emateko eta zalantzak argitzeko, informazio-saio bat egingo da, honako baldintza hauekin:
- Data: 2021eko ekainaren 8a
- Ordua: 19:30
- Lekua: kultur etxea
- Bertaratzea: egoera pandemikoa eta edukiera direla eta, nahitaez eman behar da izena helbide elektroniko honen bidez: burlada.peau@gmail.com
Kontsultak, iradokizunak edo ekarpenak honako bide hauen bidez bidali ahal izango zaizkio sustatzaileari:
Udaleko postontzi fisikoak, udalerrian banatuta.
Posta elektronikoa: burlada.peau@gmail.com
Postaz: Ronda de las Ventas 8, 1ºB – Burlada
Ekarpenak amaitzeko epea: 2021eko uztailaren 26a (00:00etan)
Herritarren Partaidetzarako Planaren dokumentazioa Udalaren webgunean egongo da ekarpenak amaitzeko aurreikusitako egunera arte, eta kartelak eta informazio-triptikoak jarriko dira Burlatako leku adierazgarrietan.