Burlatako udako kanpaldiak
Plaza libreak 1. eta 5. txandetan
BurlataOn herritarrek parte hartzeko gunea da, Burlatako Udalak bultzatua. Bertan, Burlatako herritarrek eta herriko erakundeek beren intereseko gaiak zabal ditzakete, ikus-entzunezko edukiak (podcastak, streaming-a) sortu eta emateari esker. Udaleko arlo teknikoek beren jarduera proiektatzeko bitarteko bat ere bada. Gaztelekun dago, eduki horiek landu eta zabaltzeko aukera ematen duen ikus-entzunezko estudio batean.
Gizarte-intereseko edozein gaik izan dezake lekua, informazio eta dibulgazio izaerarekin, bai eta edozein arlotakoak ere: soziala, kultura, kirola, aniztasuna, hezkuntza, euskara, berdintasuna, etab.
Parte-hartzea irekia dago pertsona, erakunde eta adin-talde guztiendako, salbuespenik gabe, baldin eta adierazpen-askatasunaren eta pertsona, sinesmen eta ideologia guztien errespetuaren printzipio gidariekin konprometitzen badira. Halaber, errespetuzko hizkera inklusiboarekin eta estudioaren eta haren tresnak zaintzarekin.
Proiektua aspalditik dago martxan eta bere web gunean ikus daitezkeen eduki propioak ditu: https://burladaon.webnode.es
Orain, pertsona berriek proiektuarekin bat egin dezaten, doako prestakuntza-tailer bat antolatu dugu. Bertan, alderdi teknikoak ikasiko dira.
16 urte baino gehiagokoei zuzendua
Iraupena: 6 ordu
Datak eta ordutegia:
Maiatzak 2 eta 3: 17etatik 20etara
Lekua: Burlatako Gazteleku
Izen ematea: whatsappa 676787212 telefonora
Antolatzaileak: Burlatako Udalaren Arlo teknikoak
Laguntzaileak: Nafarroako Gazteriaren Institutua eta Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua

Plaza libreak 1. eta 5. txandetan
Bozkatu aurtengo helmugak! Ekainaren 12ra arte!
Etorri gurekin Burlatako historioa ezagutzera! Ekainak 4, Eugenio Torres (Askas) Plazatik