Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2018ko urriak 30

Iturrondo agentzia integral bateratu berria azaroaren 5etik aurrera irekiko da Burlatan

Foto noticia

asteartea, 2018.eko urriak 30

II. Zabalgunekoarekin batera, Iruñeko Eskualdeko biztanleria artatuko du, betiere aurrez hitzordua eskatuta, enplegu eskaera berritzeko izan ezik

Nafar Lansarek Iturrondo agentzia integral bateratu berria irekiko du Burlatan, (Atarrabiako etorbidea, 1), eta Iruñeko II. Zabalgunekoarekin batera (Paulino Caballero kalea, 50), Iruñeko eta Eskualdeko biztanleria artatuko du azaroaren 5etik aurrera. Modu horretan, Iruñerriko enplegu-bulegoen sarea berrantolatuta geratuko da.

Lekualdatze hauek direla eta, Yamaguchi eta Arrotxapeako agentziak urriaren 31, asteazkena barne, itxiko dira. II. Zabalguneko bulegoa soilik  azaroaren 2an itxita egonen da.

Urriaren 31n eta azaroaren 2an, hiru agentzietan izena emanda daudenei aukera hauek eskainiko zaizkie: enplegu-eskaera berritu nahi bada, 948 012 012 edo 012 telefonoetara dei daiteke, empleo.navarra.es helbidean sartu edota Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aplikazio mugikorra deskargatu Google Play edo App Storetik. Halaber, horrela nahi duten pertsonek enplegu-txartela eska dezakete kontratu baterako, 948 012 012 edo 012 telefonoetara deituta.

Iturrondo agentzia integral bateratu berrirako, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak finantziatua,  eta II. Zabalgunekorako beti aldez aurretiko hitzordua hartu beharko da, 848 42 45 00 telefonora deituta edo empleocitaprevia.navarra.es bidez. Hortaz,  NL-k arreta-sistema ordenatu berri hau abian jarri du, Yamaguchin egindako programa pilotuaren ondorioz.

Bi agentzietako ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era, eta hilabete bakoitzeko azken astelehenetan, 13:30 arte. Hala ere, eskaera modu presentzialean berritzeko, ez da beharrezkoa hitzordua hartzea; horretarako, 8:30etik 11:30era joan beharko da.

Burlatan, Iturrondoko agentzia integral bateratura joateko, 5. linea hartu ahal izango da, Orvina 3-Nafarroako Unibertsitatea, eta geralekuan geratu, Fermín Daoiz kaleko 1ean, edota 7 linea, Atarrabia – Txantrea-Barañain, Mugazuri eta Bizkarmendia kaleak batzen dituen bidegurutzeko geltokian geratzeko.

NL-k Yamaguchin, Arrotxapean eta II. Zabalgunean 20.245 pertsona langabe ditu izena emanda, duela urtebete baino %7 gutxiago. Agentziaka, 8.600 inguru II. Zabalguneko agentziakoak dira, 7.400 Arrotxapeakoak eta 4.270 Yamaguchikoak. Gainera, bulego horiek hilero 8.000 pertsona artatzen dituzte langabezia-txartela aurrez aurre berritzeko, eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen dizkie batez beste 4.150 pertsona ezberdinari (informazioa, lanbide-orientazioa, ibilbideak, autoenplegua, besteak beste). Guztira, Nafarroako langabeen %61 Iruñeko eta Eskualdeko agentzietan izena emanda daude.

Prentsa oharra

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Material birziklatuekin sortzeko ikastaroa

Material birziklatuekin sortzeko ikastaroa

Birziklatzea materialak biltzeko eta eraldatzeko prozesua da, produktu berri bihurtzeko. Bestela, zabor gisa baztertuko lirateke material horiek. Horregatik, produktu artist...