2023ko uztailak 21
Jaiak prestatzen: Gazte gunea 12-17

Jaiak hurbiltzen ari dira eta prestatu beharra dago!
Aurten, berritasunak ditugu!
Pankarta lehiaketa: parte hartzera animatzen zara? Hala bada, pasa zaitez Gaztelekutik uztailaren 31tik aurrera, eman izena eta materialak utziko dizkizugu. Zuk edo zure taldeak irabazten baduzue, Port Aventurara zatozte!
Hemen dituzu OINARRIAK: OINARRIAK. PANKARTEEN LEHIAKETA
Bocatada 2023: aukeratu zure bokata eta erosi zure tiketa 3 €-tan. Uztailaren 31tik aurrera Gaztelekuan. Gainera, txoza bat izango dugu zukua edo freskagarria eskatzeko (0,50).
Herri kirolak: Zatoz 17ra eta kuadrillan jokatuko duzu. Ezusteko saria!
Dj: abuztuaren 18an!
Eta, jakina, doako atrakzioak!