2025eko apirilak 2

Oinarrizko joskintza-tailerra

Foto noticia

Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzuak aplikatzen duen neurrietako bat pertsonen bizi-baldintzak hobetzea da, haien enplegagarritasuna eta baliabide propioak sortzen dituzten jardueren bidez, aldi berean, gure herriko bizilagunen kulturarteko elkarbizitza sustatzen dutenak.

Hauexek dira, hain zuzen ere, oinarrizko joskintza-tailerraren helburuak. Bertan, ikasleek makinaz josten ikasiko dute, eta Burlatako kultura-aniztasuna islatuko duen jantzi bat eginen dute azken proiektu gisa. 15 plaza dira (8 bere makinarekin eta 7 Udalak utzitako makinarekin).

Maiatzaren 5etik ekainaren 18ra eta irailaren 15etik abenduaren 22ra (uztailean eta abuztuan eten egineno da).

Astelehen eta asteazkenetan, 17:30etik 20:30era.

Hezitzailea: Martha Correa Alzate.

Lekua: Batondoa kalea, La Caixaren ondoan.

Helduentzat.

Burlatan erroldatutakoek lehentasuna izanen dute.

Doakoa.

Izena emateko: Whatsapp 676 787 212 telefonora apirilaren 25era arte.

 

Antolatzailea: Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzua

Laguntzailea: Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Herritarren arreta maiatzak 2

Herritarren arreta maiatzak 2

Maiatzaren 2an, udal bulegoek Herritarren Arretarako Bulegoari dagozkion gaiak bakarrik hartuko dituzte, ohiko ordutegian. Ikusi hemen egin ditzakezun tram...

Imagen Sahararako bidean Jai eguna

Sahararako bidean Jai eguna

KARABANA HUMANITARIOA 2025 ATTSF GKEtik, aurten ere martxan jarri dute Saharako Errefuxiatuen Kanpamentuetan elikagaiak, ura eta hondakinen bilketa banatzeko 70 kamioientza...

Volver arriba