2025eko Jubilotekako jardueren laburpena
Egun on Burlatako Udal Jubilotekatik. Jubilotekara bi talde joaten dira, astean hiru egunetan, 65 urtetik gorako pertsonak. Gaitasun kognitiboak, fisikoak eta psikomotrizitat...
Atsegin handiz erakutsiko dizkizuegu 2024ko urtarriletik ekainera Burlatako Udal Jubilotekan egin ditugun jardueren laburpena.
1-ABUS-NIETISEN BIGARREN JARDUNALDIEN LABURPEN-BIDEOA:
Parte-hartze arrakastatsua izan zuten, eta “Nietis” ugari etorri ziren, eta gure koadrilako harrotasun-aurpegiak ikusi ahal izan zituzten gure eguneroko bizitza erakustean.
2-INAUTERIAK:
Aurten Rockero mozorroak prestatu ditugu Inauteriak ospatzeko: Txalekoak josi ditugu, pinak margotu eta gitarra elektrikoak ere egin ditugu kartoi birziklatuekin.
Primeran egon gara, abestuz, barre eginez eta dantzatuz.
3-SOLIDARIOAK ARUAREKIN, PRAKTIKETAKO IKASLEAREN AGURRA ETA MUSIKOTERAPIA:
“Solidarioak Arúarekin ” GKE arekin (gobernuz kanpoko erakundearekin) aktiboki parte hartzen dugu, eta haien proiektuen berri ematen digute, eta Ugandatik ekarritako materialarekin eskumuturrekoak eta lepokoak sortzen ditugu gero haiek sal ditzaten. Haiekin gustura lan egiten jarraituko dugu.
Jennyren agurra, gizarteratze-praktiketako ikaslea. Ikasturte osoan egon gara berarekin. Asko lagundu digu bere argiarekin, orekarekin eta poztasunarekin. Eskerrik asko, Jenny
Musikoterapia: Amor de Dios Ikastetxearekin elkarlanean aritzen gara belaunaldien arteko hainbat jardueratan. Baina Musikoterapia Jardunaldia erakutsi nahi dizuegu. Zoragarria da ikustea eta egiaztatzea musika lotura bat dela eta inoiz ez dela ahazten, nahiz eta gure buruetan laino pixka bat izan.
Egun on Burlatako Udal Jubilotekatik. Jubilotekara bi talde joaten dira, astean hiru egunetan, 65 urtetik gorako pertsonak. Gaitasun kognitiboak, fisikoak eta psikomotrizitat...
Lekua : Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. Eguna : Azaroak 20. Ordua : 11:30etan. Taldean joan nahi izanez gero, topaketa 10:45etan, Bogarteko geltokian. Izen-ema...
EPEA: Urriaren 24tik azaroaren 7ra.