2023ko azaroak 3

KOLONBIAR KOMUNITATEARI AITORTZA

Azaroaren 6tik 17ra

Foto noticia

 

 

 

 

 

 

Azaroko hurrengo egunetan, Burlatako Udalak KOLONBIAKO KOMUNITATEA AITORTZEKO EKITALDIAK antolatzen ditu, jarduera kultural, musikal eta gastronomikoekin, eta Kolonbiako errealitate sozial eta politikoa ezagutzeko programa zabal batekin.

Kultura-aniztasun eta Miigrazio Arloa abian jarri zenetik, urtero omenaldia egiten zaio gure udalerrian presentzia handiena duten jatorrietako bati. Aurten Kolonbiako herriarekin egin nahi izan dugu, gure herrian presentzia handia baitu, udal erroldako datuen arabera, Burlatako hirugarren herritartasun garrantzitsuena izanik kopuruari dagokionez. Horrela, kolonbiarrek gure herrian egiten dituzten ekarpen kultural, ekonomiko edo sozialak balioetsi eta aitortu nahi ditugu.

Horregatik guztiagatik, Udalak gonbit egiten die Kolonbian jatorria duten Burlatako pertsona guztiei, bai eta Burlatako herritar guztiei ere, gure herriaren jatorri kultural desberdinen artean elkar ezagutzea eta aitortzea eta kulturen arteko bizikidetza indartzea helburu duten ekitaldi horietan parte hartzeko. Guztiek sarrera librea dute, parte hartu nahi duen ororentzat irekiak.

 

Den-denak Burlatako Kultur Etxean ospatuko dira:

 

– Amnesty Internationalen “Colombia, la paz esquiva” erakusketa (azaroaren 6tik 17ra).

 

– Erakusketara bisitaldi gidatua eta janaurreko kolonbiarra (azaroaren 10ean, ostirala, 18:30ean)

 

– Kolonbiako aldaketa-prozesuari buruzko hitzaldia Kevin San Clemente, Monica Berrio Ortiz eta Estela Vals ekintzaile kolonbiarrekin (azaroaren 11n, larunbata, 18:30ean).

 

– Dantzaldi-kontzertua “Alma gemela” taldearekin eta enpanada lehiaketako sarien banaketa (azaroaren 11n, larunbata, 20:00etan).

 

– “El caso Freytter” dokumentu-solasaldia Jorge Freytter ikertzailearekin eta Julián Martínez kazetariarekin (azaroaren 15ean, asteazkena, 18:30ean).

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Kolonbiako Kontsulatu mugikorra Burlatan

Kolonbiako Kontsulatu mugikorra Burlatan

Kolonbiak Bilbon duen Kontsulatuak otsailaren 17tik 21era Burlatan eginen duen Kontsulatu Mugikorrean parte hartzera gonbidatzen du Nafarroan bizi den komunitatea. Zure h...

Volver arriba