2023ko azaroak 29

Kultuarteko bikote edo taldeak hizkuntzak praktikatzeko

Antolatzailea: Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzua

Foto noticia
Anitzetan gertatzen zaigu hizkuntza bat ikasten ari garenean hizkuntza hori praktikatzeko aukerarik ez izatea. ¡Hablando! Eleka! proiektuak hizkuntza bikote edo taldeak espazio ez-formaletan eratzea ahalbidetzen du, eta, gainera, kulturen arteko harremanak sustatzen ditu. Horretarako, astean behin edo bitan geratu nahi duten pertsonak behar ditugu, beste pertsona batzuekin solasaldi bat egiteko beren jatorrizko hizkuntzan edo ikasten ari diren horretan, edozein dela ere hizkuntza hori: gaztelania, arabiera, euskara, ingelesa, bulgariera, urdu, frantsesa, banbara, etab.
Beste pertsona bati zure hizkuntza hobetzen lagundu nahi badiozu eta/edo ikasten ari zaren hizkuntza hobetu, kultura-trukearekin aberastuz, jarri harremanetan 676787212 telefonoan edo diversidad@burlada.es posta elektronikoan.
Antolatzailea: Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzua
Laguntzailea: Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Sahararako bidean Jai eguna

Sahararako bidean Jai eguna

KARABANA HUMANITARIOA 2025 ATTSF GKEtik, aurten ere martxan jarri dute Saharako Errefuxiatuen Kanpamentuetan elikagaiak, ura eta hondakinen bilketa banatzeko 70 kamioientza...

Imagen Oinarrizko joskintza-tailerra

Oinarrizko joskintza-tailerra

Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzuak aplikatzen duen neurrietako bat pertsonen bizi-baldintzak hobetzea da, haien enplegagarritasuna eta baliabide propi...

Volver arriba