Burlata, txirrindulari eta oinezkoentzako hiri atsegina
Abiadura kontrolak Burlatan: Urtarrilaren 16an, ostirala, abiadura kontrolak egingo dira Burlatako radar mugikorra erabiliz. Kale Nagusian, San Frantzisko kalean, Maria Azk...
Uztailean aurreko lizitazioa esleitu gabe geratu ondoren, Burlatako Udalak prozedura ireki berri bat egingo du Kultur Etxeko taberna kudeatzeko, azken aste hauetan hainbat pertsonak interesa agertu baitute. Lantzen ari den prozedura irekiak eskaintzak aurkeztea eta prozesua elektronikoki kudeatzea ekarriko du, Nafarroako Lizitazio Elektronikoaren Plataformaren (PLENA) bidez.
Lizitatzaileek PLENAko mahaigaineko aplikazioa deskargatu beharko dute, eta Kontratazio Atarira bidalketak egin ahal izateko beharrezkoa da Autofirma programaren bidez sinatzea. Horretarako, ziurtagiri digital bat izan beharko dute (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren web orriaren bidez erraz lortzen dena, www.fnmt.es). Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Nafarroako Kontratazio Atarira: https://portalcontratacion.navarra.es/eu/laguntza
PLENA sistema nahiko erraza da, baina komeni da interesa duten pertsonak beren aholkularitzekin harremanetan jartzea, aldez aurretik erabili ez badute.
Aurreikuspenen arabera, Kultur Etxeko tabernaren lizitaziorako prozedura irailaren 20 inguruan argitaratuko da, eta eskaintzak aurkezteko 15 eguneko gutxieneko epea irekiko da. Lizitazioaren baldintzak, funtsean, aurreko prozesuko berberak izango dira. Lizitazio-iragarkia (navarra.es) https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoAnunciosModalidad.aspx?Cod=2406141017481055433E
Abiadura kontrolak Burlatan: Urtarrilaren 16an, ostirala, abiadura kontrolak egingo dira Burlatako radar mugikorra erabiliz. Kale Nagusian, San Frantzisko kalean, Maria Azk...
EPEA: Urtarrilaren 2tik 15era.
Abenduaren 24, 26 eta 31an Urtarrilaren 2 eta 5an Burlatako osasun-zentroaren ordutegia 8:00etatik 15:20ak arte izango da.