2022ko urriak 7

Kultur Jarduerak 2022-2023

Foto noticia

KULTUR JARDUERAK 2022-2023

Izen-ematea eta ordainketa **

  • Sarreren salmenten Web orrian bidez,
  • 948 13 64 20 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era).

Informazio orokorra

  • Behin ordainketa eginda ez da itzulketarik eginen.
  • Plaza norberarena da eta besterizina da.
  • Ikastaroaren lehenengo hilabetean joaten ez den ikasleari baja emanen zaio.
  • Datetan edota kopuruetan iruzurrezko matrikulak hautemanen balira, bertan behera geratuko lirateke eta ez litzateke dirurik itzuliko.
  • Ikastaro guztiak, haurrendako direnak izan ezik, 16 urtetik gorako pertsonendako dira.
  • Eskaintzen diren jardueretan aldaketak izan daitezke eta berta behera er gera liteke. Aldaketen berri interesdunei emanen zaie.

Kultur Jarduerak 2022-2023

HAURRENTZAKO PINTURA

Izena emateko epea irekita urriaren 20ra arte.

Irakaslea: Garazi Villuerca

Ikastaroa haurrak beren alderdi sortzailea aurkitu eta definitzera animatzeko gune gisa definitzen da. Banakako zein taldeko lanaren bidez, sormen- eta eskulan-baliabideak indartuko dira, ikasleek arte-adierazpenean beren bidea aurkitzeko lanak egin ditzaten. Horretarako, hainbat lan-teknika eta -erritmo erabiliko dira.

Ikastarorako materialak:

Irakasleak ikasleei adieraziko die zer material erosi behar duten.

Orientagarria: arkatza, goma, zorrozkailuak, kamiseta handia edo bata, akuarelak, pintzelak, garbitzeko eta lehortzeko trapu zaharrak, garbitzeko eta lehortzeko potoa/edalontzia…

 

HELDUEN PINTURA

Goizeko pinturen irakaslea: Iñaki Arzoz. Bertan behera.

Arratsaldeko pinturen irakaslea: Garazi Villuerca. Beteta.

ESMALTEAK SUTAN

Beteta.

Irakaslea: Rosa Villafranca

Hastapeneko ikastarorako materiala. Irakasleak ikasleei adieraziko die zer material erosi behar duten.

Lumatxo fina eta biribila, marrazki-koadernoa, puntzoia, oholtxoa, lixa-papera, pintzelak, espatulak, maskara…

 

ARGAZKILARITZA: HASTAPENAK

Izena emateko epea irekita urriaren 19ra arte.

Irakaslea: José Javier Lecuona

Ikastaroa hiru zatitan banatuko da:

1- Argazkigintzarako sarrera

2- Argazki-teknika

3- Bilkura tematikoak

Hastapeneko ikastarorako materiala. Egun GUZTIETAN kamera ekarri behar da; ordenagailu eramangarriak adieraziko du zer egun beharko diren.

Réflex edo DSRL argazki-kamera. Evil, bridge, mirrorles edo csc delakoek ere balio dute, markaren eta modeloaren arabera mugaren bat izan dezakete. Konpaktuak oso mugatuta daude funtzionamenduan, eta ez dute uzten gelan ikusten diren gai asko egiten, horretarako kontrakorik ez dutelako.

 

ARGAZKILARITZA: AURRERATUA

Izena emateko epea irekita urriaren 19ra arte.

Irakaslea: José Javier Lecuona

Ikastaroa lau zatitan banatuko da:

1- Argazki-teknikak

2- Argazki-sorkuntza

3- Osaera eta proiektuak

4- Proiektu pertsonala

Egun GUZTIETAN kamera ekarri behar da; ordenagailu eramangarriak adieraziko du zer egun beharko diren.

 

ZURA ZIZELKATZEA

Beteta.

Irakaslea: Iñaki Villanueva

Zura tailatzea gustatzen zaion ororentzat ikastaroa, bakoitzaren mailak ez du axola.

Ikastaroaren lehen egunean emango da behar den tresnen berri.

Volver arriba