Klima-aldaketaren Nafarroako herritarren batzarran parte hartzeko izen-emate epea ireki da
EPEA: 2024ko abenduaren 20a arte, albistean dagoen estekaren bidez
Antzerki tailerrak 2019an ekin zion bere ibilbideari eta hiru antzezlan antzeztu ditu jada. Bada talde egonkor bat alderdi artistiko horretan trebatu nahi duten pertsona berriak onartzeko irrikaz dagoena, hori baino askoz gehiago baita, hazkunde pertsonalerako eta eraldaketa sozialerako tresna. Berdintasun eta Kultura-aniztasuna eta Migrazio udal-arloek bat egin dute proiektu hau sendotzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bezalako balioak lantzeko eta kulturarteko elkarbizitzarako gune bat sortzeko helburuarekin.
Parte hartzen duten pertsonak istorioen protagonistak izanen dira, beren beldurrak proiektatuz, beren nahiak adieraziz, eta pertsonaia bakoitzarekin identifikatuz, beste errealitate batzuez eta norberarenaz jabetzea ahalbidetuz, autoestimua hobetuz eta ahalduntze pertsonala bultzatuz.
Azaroaren 29an amaiera emanen diogu tailerrari, berdintasunari buruzko eszenaratze batekin.
Helduei zuzendua. Doakoa
Otsailaren 6tik azaroaren 26ra
Astearteetan, 19:00etatik 21:00etara
Kultur Etxea
Irakaslea: Marisa Serrano
Izen-emateak whatsapp bidez 689 132 711 telefonora.
Toki mugatuta
Burlatan erroldatutakoek izanen dute lehentasuna.
Antolatzaileak: Burlatako Udalaren Berdintasun eta Kultura-aniztasun eta Migrazio Alorrak
Laguntzaileak: Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Berdintasunerako Institutua eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua
EPEA: 2024ko abenduaren 20a arte, albistean dagoen estekaren bidez
Abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna
Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egiten dizuegu. AZAROAK 25 12:00 – BILKURA E...