Ikuskizunak Remigia Echarren omentzen du, Argako Erregina bezala ezagunagoa dena, emakume aparta, funanbulista, XIX. eta XX. mendeen artean Iruñean oso ezaguna izan zen artista, arte honi buruzko erreferentziak oso gutxi ziren garai batean.
Oholtza gainean hainbat arte eta teknika uztartzen ditu Estefanía de Paz Asinek, hala nola narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak eta zirkua.
Ikuskizunak makina bat plaza ibili ditu aintzatespen ugari jasoz eta ikuskizunaren sortzaileak, Estefania de Paz Asínek, Interpretazio Onenari FETEN 2022 saria jaso zuen ere.
Burlatako Udalak uztailerako eta abuzturako kultur egitarau zabala prestatu du, adin guztietako herritarrei zuzendutako doako jarduerekin.
Egitarauak aire zabaleko zinema, ...