2024ko apirilak 5

LANKIDETZA ETA HEZKUNTZA PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZA

Foto noticia

DEIALDI PUBLIKOA, NORGEHIAGOKA ERREGIMENEAN, 2024 2025, 2026 ETA 2027 URTEETARAKO GARAPENERAKO LANKIDETZA ETA HEZKUNTZA PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUNTZA EMATEKO.

Gobernuz kanpoko erakundeen eta elkarteen bidez garapenerako lankidetza- eta hezkuntza-proiektuak egiteko dirulaguntzak, Burlatako Udalak babestuak, pobreziaren aurka borrokatzera eta tokiko garapena sustatzera bideratuak, hezkuntzaren, prestakuntzaren, osasunaren, etxebizitzaren, giza eskubideen defentsaren, garapen ekonomikoaren edo azpiegituren arloetan, baldin eta landako edo hiriko komunitateei mesede egiten badiete eta komunitate horien eta haien ordezkaritza-erakundeen parte-hartze aktiboa badakarte proposamenean, kudeaketan eta gauzatzean, eta kontuan hartzen badituzte ingurumenaren inpaktua eta baliabide naturalen erabilera jasangarria.

Deialdia nazioarteko lankidetzan eta herrien eta pertsonen sustapenean eta garapenean diharduten eta ezarritako baldintzak betetzen dituzten gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeei zuzenduta dago.

Parte hartzen duten gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteek, baldintza guztiak betetzen badituzte, banaka edo hainbat elkarteren arteko partzuergoa edo taldea osatuz egin ahal izango dute, proiektu bakar bat egiteko. Kasu horretan, taldekatutako erakundeen datu bereiziak agertu beharko dira, eta argi eta garbi zehaztu beharko da horietako zeinek jarduten duen partzuergoko buru gisa.

Hautatutako proiektuaren erakunde/elkarte sustatzaileak hitzarmen bat sinatuko du Burlatako Udalarekin, bi erakundeen arteko harremanak arautzeko proiektuari dagokionez.

2024ko apirilaren 4ko iragarkia

Jaitsi hemen deialdiaren dokumentuak:

2024-2027 DEIALDIA, LAU URTEKOA
1. ERANSKINA ESKABIDEA
2 .ERANSKINA. PROIEKTUAK AURKEZTEKO FORMULARIOA
3 .ERANSKINA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA1
4. ERANSKINA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA 2
5 ERANSKINA GASTUEN ZERRENDA

 

Volver arriba