
Emakume gazteen aurkako sexu – indarkeria
Urte honen hasieran, Nafarroako emakume gazteen sexu-indarkeriei buruzko I. azterlana aurkeztu zen, Rut Iturbide Rodrigok (genero-aditua) koordinatutako eta INAIk (Nafarroako ...
Adierazpen instituzionala ekainaren 28a dela eta, LGTBI+ SEXU ASKATASUNEN ETA HARROTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Ekainaren 28an LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Lesbianen, gayen, transen, bisexualen eta intersexualen eskubideen aitorpenean lortutako aurrerapenei balioa emateko eguna da hau.
1969ko ekainaren 28an Stonewallen matxinada New Yorken gertatu zenetik, data hori lorpen guztiak aldarrikatzeko eta ikusarazteko une bihurtu da, oraindik lortzeke dagoen guztia ahaztu gabe.
Hemendik ere, urte hauetan zehar gure inguruko LGTBI+ kolektibo eta pertsonen sexu- eta genero-aniztasunaren aldarrikapena eta defentsa aitortu eta balioetsi nahi dugu, indartsu jarraitzen duen mugimendua.
Adierazpen instituzional honen bidez, Udal honek LGTBI+ pertsonen eskubideekiko duen konpromiso politikoa berretsi nahi da, urteko egun guztietan. Burlatako herritar guztiei, LGTBI+ pertsonei barne, mesede egingo dieten politika publikoak bultzatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa agertu du udal honek.
Testuinguru horretan, Burlatako Udaletik:
Burlatako Udalak herritar guztiei eta, bereziki, LGTBI+ kolektiboei gonbidapena egiten die aniztasuna eta izateko eta bizitzeko askatasuna duintasunez eta beldurrik gabe aldarrikatu eta ospatzeko egun hau agendan sartzeko, espazio publikoak kolorez eta aldarrikapenez betez, Burlata herri berdinzaleagoa eta anitzagoa izan dadin.
Sexu- eta genero-aniztasuna Giza Eskubideen gaia da, herritar guztiei mesede egiten diena, eta bertan ezin da inolako atzerapausorik onartu. Horregatik guztiagatik, Burlatako Udalak herritar guztiak eta, bereziki, LGTBI+ kolektiboak gonbidatzen ditu ekainaren 28aren inguruan antolatzen diren ekitaldietan parte hartzera eta, bereziki, uztailaren 1ean, larunbatean, Burlatako Udal Parkean eginen den LUMAK jaialdian parte hartzera.
Urte honen hasieran, Nafarroako emakume gazteen sexu-indarkeriei buruzko I. azterlana aurkeztu zen, Rut Iturbide Rodrigok (genero-aditua) koordinatutako eta INAIk (Nafarroako ...
Burlatako Udaletik gure harridura eta atsekabea adierazi nahi dugu egunotan ezagutu dugun Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibil eta Penaleko Salaren Epaiaren aurrea...
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, dei egiten dizuegu martxoaren 7an Udaletxeko plazan 12.00etan eginen den elkarretaratzera joateko.