2026ko abuztuak 11

Lucia Errea Tamudo Burlatako alkate txikia izanen da 2026ko jaietan

Foto noticia

Iraia Echarri Astrain eta Irune Morales Castillo alkateorde izanen dira, sei ikastetxetako 19 haurrek osatutako Korporazio Txikian

Burlatak badu 2026ko jaietarako Korporazio Txiki berria. Notre Dame ikastetxeko Lucia Errea Tamudo izanen da aurten alkate txikia; Iraia Echarri Astrain, Ermitaberrikoa, eta Irune Morales Castillo, Regina Pacis ikastetxekoa, berriz, alkateorde izanen dira.

Korporazio Txikia 9 eta 11 urte bitarteko 19 haurrek osatzen dute. Hautaketa egiteko, Udalak ikastetxeen laguntza eskatu zuen, Burlatan bizi diren eta jaietako egun horretan parte hartzeko interesa duten hiru edo lau ikasle hauta zitzaten.

Kargu nagusien banaketa gaur egin da, Udaletxean egindako zozketa bidez. Alkate txikiaz eta bi alkateordeez gain, gainerako parte-hartzaileak zinegotzi izanen dira.

Sei ikastetxeren ordezkaritza

Lucia Errea Tamudo, Iraia Echarri Astrain eta Irune Morales Castillorekin batera, aurtengo Korporazio Txikia honako haur hauek osatuko dute:

  • Hilarión Eslava ikastetxea: Xabier Martínez Zambrana, Sebastian Cretu eta Success Nesar Osarumwense.
  • Ermitaberri: Ibai Asin Gastón, Idoia Alzueta Infante, Maia Vivas García eta Enara Martínez de Treviño Pérez.
  • Regina Pacis ikastetxea (Kaputxinoak): Lucía Galán García eta Martina Yagüe Garrido.
  • Amor de Dios ikastetxea: Kiara Peniche Vargas, Samuel Barco Colorado eta Xavi Saca Granda.
  • Paz de Ziganda: Irune Pegneguy Urdaniz, Nahia Clemente eta Izei Telletxea.
  • Notre Dame: Arán Morales Oroz.

Guztiek jaiak direla eta opari txiki bat jaso dute, zapiak, barraketarako txartelak eta jaietako egitaraua barne.

Korporazio Txikiak abuztuaren 19an hartuko du Udala

Korporazio Txikiaren eguna abuztuaren 19an, asteazkena, jaietako azken egunean, ospatuko da. Korporazioko kideek 10:30ean joan beharko dute Udaletxera. Bertan, alkateak aginte-makila emanen dio alkate txikiari, eta dagozkien dominak Korporazioko gainerako kideei.

11:00etan, Korporazio Txikia osatzen duten haur guztiak oholtzara igoko dira txupinazoa jaurtitzen parte hartzeko. Ondoren, kalejira hasiko da Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin, dantzari txikiekin, gaiteroekin eta txistulariekin batera.

Ibilbidea Udal Parkean amaituko da. Bertan, 11:45ak aldera, Larratz Txiki dantzari taldearen emanaldia izanen da. Eguna Korporazio Txikiko kideentzako hamaiketakoarekin amaituko da.

Corporacion Txiki Burlada 2026

 

Corporation Txiki y Concejales Burlada 2026

Irune Morales Lucia Errea Iraia Astrain Burlada 2026

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba