2026ko ekainak 17

Lurpeko aparkaleku baten eraikuntza posibleari buruzko azterketa

Foto noticia

Burlatako Udala azterlan bat egiten ari da Ama Berrerosleen Komentua zegoen orubean (Kale Nagusia, 61) lurpeko aparkaleku bat egitea bideragarria ote den aztertzeko.

Ekimen horrekiko interesa dagoen jakiteko, herritarrei zuzendutako inkesta bat jarri da abian. Informazioa emateko soilik.

Biltzen diren datuak oso erabilgarriak izango dira erabaki egokienak hartzeko. Horregatik, online inkesta bat eginez parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bost minutu baino ez dira, eta erantzun guztiak modu anonimoan eta konfidentzialean tratatuko dira.

Esteka honen bidez eskura dezakezu inkesta:

https://forms.gle/rJXQjsE76dRPBCbZ8

Kontsultaren bat egin nahi baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, azterketaren ardura duen taldearekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honetan:

estudio.aparcamiento@gmail.com

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba