
Kolonbiako Kontsulatu mugikorra Burlatan
Kolonbiak Bilbon duen Kontsulatuak otsailaren 17tik 21era Burlatan eginen duen Kontsulatu Mugikorrean parte hartzera gonbidatzen du Nafarroan bizi den komunitatea. Zure h...
1960ko martxoaren 21ean, Hego Afrikako erregimenaren poliziak tiro egin zuen Sharpeville hirian apartheid legeen aurka protesta egiten ari ziren manifestarien kontra, hirurogeita bederatzi hildako eraginez. Horregatik, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izendatu zuen egun hau, eta Estatu kideei eskatu zien abian jar zitzatela arraza-bereizkeria eta apartheid-a ezabatzeko jarduerak.
Hartara, egun honetan, Burlatako Udalak ere bat egiten du aldarrikapen honekin, eta arrazakeria, xenofobia edo antigitanismoaren aurkako edozein modu arbuiatzeko konpromisoa azaldu nahi du, izaera instituzionala, estrukturala edo soziala izanda ere. Ezin dugu ahaztu adierazpen horiek intolerantzia eta diskriminazioa dakartzatela, eta horrek zaildu egiten duela arrazializatutako eta jatorri desberdineko pertsonek bizitza duina izateko duten eskubidea, gure udalerria osatzen duten pertsonen bizikidetzan oztopoak ezarriz.
Azkenik, Burlatako herritarren aniztasun kultural eta etnikoari balioa eman nahi diogu, kultura-aniztasuna eta migrazioak demokratikoki kudeatzeko dugun eredua berretsiz, era guztietako jarrera intoleranteak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko formularik onena delako. Baita pertsona guztiendako eskubide guztiak dituen herritartasun oso baterantz aurrera egiteko eta kulturen arteko bizikidetza bultzatzeko ere, guztion artean Burlata izan gaitezen eta Burlata egin dezagun, gure jatorria edo administrazio-egoera edozein dela ere.
Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Alorra
Kolonbiak Bilbon duen Kontsulatuak otsailaren 17tik 21era Burlatan eginen duen Kontsulatu Mugikorrean parte hartzera gonbidatzen du Nafarroan bizi den komunitatea. Zure h...
Hitzak proiektuaren erakusketa
Convocatoria 1. sesión Comunidad Energética Burlata.docx