M8ko adierazpen instituzionala – feminismoari esker… Gaur izan, egon, esan eta erabaki dezakegu
Emakumearen nazioarteko eguna
DESBERDINKERIA ERREALITATE, JUSTIZIA LORTZEKE
Aurten, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateetako Berdintasun Teknikariek mezu argi bat azpimarratu nahi dute: genero-berdintasuna oraindik ere egiteke dagoen justizia sozialeko kontua da. Berdintasun formala legeetan eta araudietan onartuta badago ere, oraindik ez da benetako berdintasuna lortu, emakumeek oztopo nabarmenak baitituzte beren eguneroko bizitzan, lanaldi bikoitzak eta hirukoitzak egin behar dituztelako.
Burlatako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak adierazpen instituzional hau onartu zuen atzo, EH Bildu, UPN, CC/ZA, PSN eta Geroa Bairen babesarekin:
Sakatu imajinan haunditzeko.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Emakumearen nazioarteko eguna
25/02/2026 423. alkatearen ebazpen bidez, Burlatako Udalak bat egin du Eguesibarreko Udalaren adierazpen instituzionalarekin: Adierazpen instituzionala
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko, Burlatako Udalak bat egin du Elhuyarren “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin. Otsailaren 2tik 22...