2018ko azaroak 12

Mielotxin, Nikola Tenev eta Todor Smilov-ekin kontzertuan

Foto noticia

Azaroak 16, ostirala. 20:00etan

Burlatako Kultura-etxea

Doako sarrerak edukiera bete arte

Agertokietan 10 urte baino gehiago, 4 disko trinko argitaratuta, zenbait sari eta hamaika emanaldi gure erkidegoan nahiz kanpoan. Hala eta guztiz ere, Mielotxinek jarraitzen du herri-musika behin eta berriro eguneratzen. Nafarroako hegoaldetik iparraldera, gaztelaniaz zein euskarazko abestiekin, instrumentalak, dantzatzekoak, egile baten akedo herrikoiak… Azkenik, geure kultura-aberastasuna eta aniztasuna erakusten dutenak. Bere musikarien birtuosismoak eta eszenatokian erakusten dituzten instrumentuen tinbre-aniztasunak harrituta uzten ditu ikusleak. Indar handiko zuzeneko bat, freskoa eta kalitatezkoa.
Oraingoan Nafarroa eta Bulgariako tradizioa batuko dituzte, Nikola Tenev eta Todor Smilenov bulgariar musikariekin abesti batzuetan joaz. Lehenak gadulka jotzen du, biolinaren antzeko instrumentua, eta bigarrenak tamboura eta bozuki gitarraren antzekoak.

Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Alorrak antolatzen du emanaldia eta Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia babeslea da.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Herritarren arreta maiatzak 2

Herritarren arreta maiatzak 2

Maiatzaren 2an, udal bulegoek Herritarren Arretarako Bulegoari dagozkion gaiak bakarrik hartuko dituzte, ohiko ordutegian. Ikusi hemen egin ditzakezun tram...

Imagen Sahararako bidean Jai eguna

Sahararako bidean Jai eguna

KARABANA HUMANITARIOA 2025 ATTSF GKEtik, aurten ere martxan jarri dute Saharako Errefuxiatuen Kanpamentuetan elikagaiak, ura eta hondakinen bilketa banatzeko 70 kamioientza...

Volver arriba