Lurpeko aparkaleku baten eraikuntza posibleari buruzko azterketa
Burlatako Udala azterlan bat egiten ari da Ama Berrerosleen Komentua zegoen orubean (Kale Nagusia, 61) lurpeko aparkaleku bat egitea bideragarria ote den aztertzeko. Ekimen h...
Burlatako Udaletik uste dugu beharrezkoa dela herritarrak kontzientziatzea langileek dituzten eskubideez. Hori dela eta, hitzaldi hau Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzuak antolatutako herritartasun eta lan eskubideen inguruko sentsibilizazio ziklo baten barruan kokatzen da. Otsailean Atzerritartasunari buruzko hitzaldi batekin hasi genuen, ekainean etxeko langileen eskubideei buruzko beste batekin jarraitu eta orain migratzaileen lan eskubideei eta arrazakeriaren aurkako sindikalismoari buruzko hitzaldi honekin amaituko dugu, Jaime Iribarren Nafarroako LAB sindikatuko Ekinztza Sozialeko arduradunaren eta Ramón Lacalzada LABeko Idazkaritzako Antirrazistako kidearen eskutik.
Data: Astelehenean, abenduak 16.
Ordua: 19.00etan.
Lekua: Burlatako Kultur Etxeko 6-7 aretoa.
Sarrera doan.
Antolatzailea: Burlatako Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzua.
Laguntzailea: Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua.

Burlatako Udala azterlan bat egiten ari da Ama Berrerosleen Komentua zegoen orubean (Kale Nagusia, 61) lurpeko aparkaleku bat egitea bideragarria ote den aztertzeko. Ekimen h...
Larunbata honetan, ekainak 14
EPEA: Ekainaren 15etik 26ra.