Burlata, txirrindulari eta oinezkoentzako hiri atsegina
Abiadura kontrolak Burlatan: Urtarrilaren 16an, ostirala, abiadura kontrolak egingo dira Burlatako radar mugikorra erabiliz. Kale Nagusian, San Frantzisko kalean, Maria Azk...

Mintzakide euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin elkartzen dituen programa da.
Funtzionamenduari dagokionez, parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartzen dira paseoan, kafetegian, parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.
Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna).
Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenekin eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu.
Parte hartzeko hiru baldintza bete behar dira:
– 16 urte baino gehiago izatea
– Euskaraz komunikatzeko gai izatea (B1 maila gutxienez)
– Astean ordubetez elkartzeko prest egotea.
Mintzakideak bospasei laguneko taldetan elkarturik, adiskide giroan arituko dira hizketan eta pixkanaka somatuko dute mintzapraktikaren efektua.
Doakoa da!
Taupa Euskaltzaleen mugimenduak antolatzen du programa. Doakoa da eta diruz lagundu dute Burlatako Udalak, Iruñerriko beste udalerri batzuek eta Nafarroako Gobernuak.
Izen ematea
Izena emateko beharrezko informazioa https://mintzakide.eus webgunean aurki daiteke edo 664496509 telefonoan. Bestela ere, udal Euskara Zerbitzura jo.
Izena emateko epea irekia dago urriaren 31era arte.
Abiadura kontrolak Burlatan: Urtarrilaren 16an, ostirala, abiadura kontrolak egingo dira Burlatako radar mugikorra erabiliz. Kale Nagusian, San Frantzisko kalean, Maria Azk...
EPEA: Urtarrilaren 2tik 15era.
Abenduaren 24, 26 eta 31an Urtarrilaren 2 eta 5an Burlatako osasun-zentroaren ordutegia 8:00etatik 15:20ak arte izango da.