Santa Barbara eta Asuncion kaleetan pelikula bat filmatzearen eraginak
Pelikula baten filmazioa dela eta, astelehen arratsaldetik aurrera eta martxoaren 17an, asteartea, ezingo da aparkatu Santa Barbara eta Andre Mariaren Jasokundea kaleetan. ...
Larunbatean, abuztuak 16. Ermitaberri ikastetxeko jolastokian.
Arroza kultura anitzen elementu bat izanik, helburua arrozaren bidez aniztasunaren aberastasuna partekatzea da eta aldi berean, burlatarrak kultura arteko topagune batez goza daitezen.
Izena eman duten koadrilek arroz plater ezberdinak prestatuko dituzte, beren kulturaren edo gustuen arabera, gainerako partaideekin eta bertaratutakoekin errezeta, arrozak prestatzea eta dastatzea partekatzeko. Arroz bat prestatu nahi duten lagun eta elkarteek abuztuaren 11 baino lehen eman behar dute izena Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzuaren 676787212 telefonora whatsapp bat bidaliz edo posta bat diversidad@burlada.es helbidera.
Udalak osagaiak ordainduko ditu 150 €-ko mugarekin.
Ekitaldiaren ordutegia:
12.00etan Arrozen prestaketaren hasiera.
13.00ean Dastatzearen hasiera.
Bertaratutakoek arroz guztiak dastatu ahalko dituzte dohainik. Platerak eta edalontziak berrerabilgarriak izanen dira eta 2 €-ko fidantzagatik hartu ahalko dira. Ekitaldiaren hondarrean fidantza berreskuratuko da platerak eta edalontziak itzultzean. Udalak ura banatuko du baina gainerako edariak bertaratutakoek ordaindu beharko dituzte.
Mahaiak eta aulkiak mugikortasun arazoak dituzten lagunendako eta 5 urtetik beherako haurrendako izanen dira.
Antolatzailea: Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzua
Laguntzailea: Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua

Pelikula baten filmazioa dela eta, astelehen arratsaldetik aurrera eta martxoaren 17an, asteartea, ezingo da aparkatu Santa Barbara eta Andre Mariaren Jasokundea kaleetan. ...
Prentsa oharra
Sendaberri 2026 - Presentazioa