Abenduak 16: mozketak kale nagusian errepidean lanak egiteko
Errepidean lanak
“Munduko ipuinak eta kondairak” Burlatako kultura ezberdinen ahozko tradizioari balioa eman nahi dion proiektua da. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen joan diren ipuin eta elezaharrak garrantzi handiko ezaugarriak dira kultura bakoitzean, baina, aldi berean, gizateria osoak imajinario komun bat duela erakusten dute, kultura bakoitzak modu ezberdinean adierazten badu ere.
Zuen kulturetako ipuinak eta elezaharrak bidaltzeko gonbita egiten dizuegu, audioak edo bideoak grabatuz, gero gure webgunean (Multimedia – Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala) eta sare sozialen bidez partekatuko ditugunak. Zuen jatorrizko hizkuntzan eta gaztelaniaz bidaltzera animatzen zaituztegu, mundu guztiak goza ditzan. Horrela, gure herrian presentzia duten hizkuntzen aberastasuna ikusi ahal izanen dugu eta beste batzuek euren ama hizkuntzan entzun ahal izatea ere.
Zuen audioak eta bideoak posta elektronikoz bidal ditzakezue diversidad@burlada.es helbidera edo whatsapp bidez, 676787212 zenbakira, zuen izen-abizenak, ipuinaren edo kondairaren izenburua eta bere jatorria adieraziz. 15 urtetik beherakoen kasuan, aitak, amak edo legezko tutoreak bidali behar ditu, bere datuak eta adingabearen datuak adierazita.
Ez dago bidaltzeko eperik. Jarduera etengabea da, eta ipuinak eta elezaharrak iristen diren heinean, partekatu eginen ditugu.
Antolatzailea: Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzua
Laguntzailea: Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua

Lege-ohartarazpenak:
Zure datuak babesteari buruzko informazio gehiago honako esteka honetan: http://www.burlada.es/general/politica-de-privacidad/
Errepidean lanak
Bizkleta bidea
Abiadura kontrolak Burlatan: Abenduaren 18an, osteguna, abiadura kontrolak egingo dira Burlatako radar mugikorra erabiliz. Kale Nagusian, San Frantzisko kalean, Maria Azkar...