
Emakume gazteen aurkako sexu – indarkeria
Urte honen hasieran, Nafarroako emakume gazteen sexu-indarkeriei buruzko I. azterlana aurkeztu zen, Rut Iturbide Rodrigok (genero-aditua) koordinatutako eta INAIk (Nafarroako ...
Burlatako Udalak etengabe gaitzestu ditu gure udalerrian izan diren eraso matxista ezberdinak. Bai delituzko jokabide hauen gaitzespena, bai erasoak jasan dituzten emakumeei babesa eta elkartasuna adieraztea momentu ezberdinetan, gure inguruan gertatu diren hainbat gertakarien aurrean.
Pasa den uztailaren 7an, Murchanteko udalerriko emakume baten hilketa matxistaren aurrean, Burlatako Udaleko talde guztiek gure arbuio eta gaitzespen erabatekoa adierazi nahi dugu.
Emakumeen aurkako indarkeriak emakume guztiei eragiten die, adina, egoera sozioekonomikoa edo nazionalitatea bereizi gabe. Berriro adierazi nahi dugu indarkeria matxista botere-harremanetan oinarritzen dela, eta harreman horiek, maila sinboliko eta materialean, gizonak emakumeen gainetik jartzen dituztela eta haien helburua dela emakumeak gizonen aurrean mendetasun-egoeran bizitzea iraunaraztea. Emakumeen aurkako indarkeria horiek hainbat forma eta jarrera dituzte, eta kalte edo sufrimendu fisiko, psikologiko, sexual edo ekonomikoak eragin ditzakete. Ezinbestekoa eta premiazkoa da horietako bakoitza detektatzea, ikusaraztea, arbuiatzea eta gaitzestea, emakumeen aurkako indarkeria-adierazpen guztien prebentzioan osoki lan egiteko.
Horregatik, Burlatako Udalak honako adierazpen hau egin nahi du:
Burlatako Udalak indarkeria sexista oro gaitzesten du eta jarrera horiek irmo eta aktiboki arbuiatzen ditu, eta gure elkartasuna eta babesa adierazten diogu Murchanteko Udalari une honetan. Azkenik, egiten diren gaitzespen-jakinarazpen eta deialdiekin bat egin nahi dugu, eta mugimendu feministak eta emakumeen elkarteek deitzen dituzten protesta-ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak.
Urte honen hasieran, Nafarroako emakume gazteen sexu-indarkeriei buruzko I. azterlana aurkeztu zen, Rut Iturbide Rodrigok (genero-aditua) koordinatutako eta INAIk (Nafarroako ...
Burlatako Udaletik gure harridura eta atsekabea adierazi nahi dugu egunotan ezagutu dugun Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibil eta Penaleko Salaren Epaiaren aurrea...
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, dei egiten dizuegu martxoaren 7an Udaletxeko plazan 12.00etan eginen den elkarretaratzera joateko.