Osoko bilkura, abuztuaren 7an 8:30etan. Zuzenean jarrai ezazu!
Jarraitu zuzenean web orrian
Intxaustian egindako lanen amaierarekin bat, Udalak jardunaldi batzuk antolatu ditu Burlatako naturaz gozatzeko zein gehiago ezagutzeko eta udaberriari ongietorria emateko. “Intxausti Berdea” izenpean antolatutako jardunaldi hauek datorren asteartean, martxoak 10, arratsaldeko 18:30ean, hasiko dira Kultur Etxean eginen den mahai-inguruarekin. Bertan, Flavia Navarretek eta Amanda Verronek arrazismoaren aurkako, ekologismoaren eta feminismoarren mugimenduen arteko harremanei buruz hitz eginen digute.
Hilaren 12 eta 16rako, Intxaustian paseatzera eta “Intxaustia 2025” proiektua sakonago ezagutzera garamatza proposamenak.
Lehenengo ibilaldian ibai-pasealekuko flora eta lorezaintzari buruz hitz eginen dugu Karmentxu Iñarrearen (MCPko teknikaria) eta José Luis Remónen (biologoa) eskutik.
Bigarren ibilaldian, Arga ibaiko fauna ezagutzeko aukera izanen dugu, eta, zehazkiago, hegaztiak ezagutzeko aukera. Horretarako, Xabier Esparza Aranzadi Zientzia Elkarteko biologoak hartuko du parte.
Bi jardueretan, topagunea Burlatako zubi zaharraren sarbidea izanen da, 17:00etan.
Bestalde, martxoaren 14an, larunbata, MCPrekin lankidetzan, Arga ibaiaren ertza garbitzeko auzolan bat eginen da Burlatan. Auzolan hori 10:00etan hasiko da, eta garbiketa horretan lagundu nahi duten pertsonek izena eman ahal izango dute HEMEN.
Jardunaldiekin amaitzeko, martxoaren 19an, osteguna, 11:30ean, Intxaustia parkean zuhaitz batzuk landatzen parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak.
#FundaciónBiodiversidad #ProyectosPRTR #PlanDeRecuperación
Jarraitu zuzenean web orrian
HERRITARREN PARTAIDETZA PLANA. BURLATAKO 1. POLIGONOKO (LANDAZABAL EGOITZA GUNEA) 305, 315, 1572, 1573 ETA 1574 LURZATIEN EREMUAREN ERAIKIGARRITASUNA HANDITZEKO EKIMEN PRIBATU...
EPEA: Ekainaren 15etik 26ra.