Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

2020eko apirilak 22

Nola eskatu bono sozial elektrikoa

Foto noticia

Krisiak kaltetutako autonomoek bonu sozial elektrikoa eskatzeko inprimakia argitaratu da

Trantsizio Ekologikoko Ministerioak arautu du jarduera utzi duten edo egungo krisiaren ondorioz murriztu duten langile autonomoek bonu sozial elektrikoa eskatzeko modua, argiaren fakturan deskontu bat izateko, eta inprimaki-eredua argitaratu du, hari atxikitzeko eska dezaten.

Hala ezartzen du Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) 2020ko apirilaren 4an argitaratzen duen Ministro Aginduak. Halaber, kaltetutako autonomoek bonu soziala eta elektrizitatearen prezioaren murrizketa eskatzeko erabili beharko duten eskabide-eredua ere argitaratu du aginduak.

Eskaera orria: Bonu sozial elektrikorako eskabidea

Informazio gehiago: Bonu sozial elektrikoa

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba