Burlatako Maistren kalea berrurbanizatzeko obrak. Ermita eta San Frantzisko kaleen arteko tartea
Lanak ekainaren 5ean hasiko dira.
Hilaren 15etik aurrera hasiko dira Iruñea eta Burlata lotzen dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide bat eraikitzeko lanak, Belosoko aldapan barrena, Nafarroako Gobernuak bultzatu eta finantzatuta, mugikortasun iraunkorragoa sustatu eta hobetzeko. Horren ondorioz, Belosoko aldapan eragin handia izanen du ibilgailuen trafikoan eta oinezkoen eta bizikleten mugikortasunean.
Proiektua gauzatzeak eragingo dituen deserosotasunak murriztu eta minimizatzeko, gomendio batzuk ematen dizkizuegu:
Obrek irauten duten bitartean, igotzeko errei bakarra jarriko da Beloson, garraio publikoaren 4. linearako eta Burlatako Kale Nagusitik sartzen diren ibilgailuetarako erreserbatua. Horregatik, Burlatatik Areta industrialdetik Iruñera doan trafikorako, Sarrigurengo errepidea gomendatzen da. Era berean, Bizkarmendia kalea hainbat zatitan itxita egonen da Iruñerako norabidean, ibilgailuak bertatik Belosoraino sar ez daitezen.
Erosotasunagatik eta kontzientzia iraunkorragatik, erabili garraio publikoa lekuz aldatzeko. Zentrora edo ospitaleetara igotzeko autoa autobus 4. linearengatik ordezkatuz, auto-ilarak saihesten lagunduko duzu. Ziur.
Autoa hartu aurretik, pentsatu oinez ibiltzea eta bizikleta erabiltzea hobea dela zure osasunerako eta poltsikorako. Oinez edo bizikletaz zubi zaharretik igo gaitezke, Erripagañara Bigarren Zabalgunerantz, edo Magdalenako Bidetik, edo Labritera edo Errotxapeara Ibai Pasealekutik.
Izan pazientzia eta lagundu eginen diren jarraibideekin, Iruñerria hobetzeko lanean ari gara. Baliteke une jakin batzuetan auto-ilarak sortzea.
Jarraitu eta errespetatu Udaltzaingoaren jarraibideak eta bide-seinaleak.
Gomendio orokorra da, ahal den neurrian, Belosotik eta Labritetik igarotzea saihestea, eta ordezko ibilbideak erabiltzea zirkulazioa ez pilatzeko, batez ere puntako orduetan.
Planifikatu zure ibilbideak autoentzako beste bide alternatibo batzuk erabiliz.
Aldez aurretik barkamena eta ulermena eskatzen dizkizugu eragozpenengatik. Iruñerria hobe bategatik da.
Lanak ekainaren 5ean hasiko dira.
Pasa den Abenduan Floirac plazan kokatua zegoen secuoya lehorra bota egin zen. Enbor lehorretik apirilaren hasieran eskultura bate gin da. Eskultoreei egindako elkarrizketa xu...
kale mozketa