2026ko Burlatako jaietako kartel lehiaketa
Parte hartu Burlatako jaietako kartel lehiaketan!
Eragindako eremuak: Maistren kalea; Arropa Garbitzaileen kalea, Ermita eta San Frantzisko kaleen artean; Ermita kalea, Hilarión Eslava eta Intxaustia kaleen artean; Zangozako Merinaldea kalea; eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) adierazitako T500 errepikatze-denborako uholde-arriskuaren planoaren arabera kaltetutako eremuak.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikulua betez, iragarki hau argitaratuz hasten da plan horren herritarren partaidetzarako prozesua.
Parte hartze prozesuaren hasiera: 2026ko apirilaren 7a, dokumentazioa udalaren webgunean argitaratuz (www.burlada.es).
Kontsultak edo iradokizunak 2026ko maiatzaren 8ra arte bidali ahal izango dira Burlatako Udalera, telematikoki, Egoitza Elektronikoaren bidez (sedeelectronica.burlada.es) edo aurrez aurre, udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan (OAC), Larrañetako Plazan, z.g.
Informazio saioa: 2026ko apirilaren 15ean, asteazkena, 18:30ean, Udal Jauregiko erdisotoko erabilera anitzeko gelan (Udal parkea), tabernako terrazaren ondoan.
Itzulkina: ondorioen txostena udalaren webgunean argitaratuko da (www.burlada.es).
Parte hartu Burlatako jaietako kartel lehiaketan!
Jarraitu zuzenean web orrian
Hainbat jarduera antolatu dira