Lumak Travesti Fest: bost urteko ospakizun eta aldarrikapena erdibana
Burlatako kultur agendan kolorea, distira eta purpurina ausarki zabaltzen dituen hitzordurik bada, hori Lumak Travesti Fest da. Jaialdi honek ez du soilik ikuskizuna eskaint...
Burlatako Udaleko LGTBI+ arlotik , Burlatan 2022ko irailean eta urrian garatuko dugun «Parte-hartze prozesua: konektatu eta parte hartu!» ekimenean parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Prozesu honekin, udaleko LGTBI+ Arloa ezagutarazi nahi dugu Burlatako herritar ORORI eta gizarte sare eta eragileei; gaian interesa duten bertako pertsona eta talde guztiekin harremanetan jarri nahi dugu, eta haien ideia, ekarpen eta proposamen nagusiak jaso nahi ditugu.
Modu hauetan parte har dezakezu:
ONLINE – Burlatan LGTBI+ berdintasunaren sentsibilizazio eta sustapenerako herritarren parte-hartzeari buruzko galdetegia betetzen. Gaztelaniaz eta euskaraz dago eskuragarri 2022ko urriaren 21era arte:
Gaztelera: https://forms.gle/eK2upeAtK4MHP3RG8
Euskara: https://forms.gle/AGRw6kMS2Bbpyb238
PRESENTZIALA – Modu irekian, antolatuko diren partehartze saioetan eta Udaleko atal batzuetan izena ematen. Interesatzen bazaizu, idatz iezaguzu e-mail bat lgtbi@burlada.es helbidera (adierazi mesedez elkarte/kolektibo baten ordezkari gisa edo modu partikularrean bazatoz).
Burlatako kultur agendan kolorea, distira eta purpurina ausarki zabaltzen dituen hitzordurik bada, hori Lumak Travesti Fest da. Jaialdi honek ez du soilik ikuskizuna eskaint...
LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna
DATA: Otsailak 5 19:00etan.
LEKUA: Kultur Etxea.