Burlatako etxebizitzen alokairuaren arloko premiazko neurrieri buruzko udal bandoa.
Informazio bandoa
Ariketa fisikoa funtsezkoa da bizitza osasuntsua izateko, ez bakarrik maila fisikoan, baita maila mentalean ere. Kirolak endorfinak askatzen ditu, zorionaren hormona, eta, aldi berean, gure buruan onurak sortzen ditu, hala nola estresa eta antsietatea murriztea, autoestimua eta umorea hobetzea, depresioari aurre egitea… Migratzaileak atzean daramate migrazio joan-etorriaren eta biziraupenaren pisu emozionala, eta horri gehitu behar zaio pandemiak herritar guztiendako oro har eragiten duen astungarria.
Patxanga proiektuarekin horri guztiari aurre egiten saiatuko gara, kirolaren ondorio onuragarri horiei esker eta saskibaloiko pachanga bidez (talde kirolen partida inprobisatua edo informala) hain zuzen ere.
Proiektua Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzuan aplikatzen dugun neurrietako baten barruan dago: “Pertsonen egoera animikoa hobetzea”, eta, aldi berean, kulturen arteko elkarbizitza sustatzen dugu Burlatan, gure jarduera guztietan bezala. Izan ere, pachanga hitza afro-amerikarra da eta bera tx-rekin idaztean euskaraz bezala, hainbat jatorri uztartzen ditugu.
Eguna: Larunbatetan, apirilaren 30etik aurrera
Ordutegia: 15etatik 17.30era
Lekua: Ermitaberri Ikastetxeko jolastokia
16 urte baino gehiagokoei zuzendua
Arduraduna: Diana Villamil
Doako jarduera.
Izena ematea: bidali whatsapp edo deitu 676787212 (Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzua) telefonora.
Antolatzailea: Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzua
Laguntzailea: Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua

Informazio bandoa
Inkestak Erripagañan
Osasun etxeko inkesta