2025eko urriak 1

Plaza libreak 2025-2026ko kultur ikastaroetan

IZEN-EMATE ZUZENA kuota osoa ordainduz, web bidez edo kultur etxeko bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.

Foto noticia

IKASTAROAK

  • ESMALTEAK SUTAN

Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat

Irakaslea: Rosa Villafranca

Astelehena eta asteazkena, 17:00etatik 19:00etara

2025eko urriaren 6tik 2026ko maiatzaren 20era

Ikasleek hainbat motatako piezak sortzen ikasiko dute, aurrez landutako metalaren gainean aplikatzen den beirazko geruza koloreztatu baten formulazio kimikoz osatutako teknika honen bidez.

Ez da beharrezkoa gaiari buruzko aldez aurreko ezagutzarik izatea.

Izena ematea Esmaltek Sutan ikastaroan – Hemen

 

 

  • ARGAZKIGINTZA HASTAPENAK

Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat

Irakaslea: José Javier Lecuona Larrea

Asteazkena, 19:30etatik 21:30etara

2025ko urriaren 8tik 2026ko maiatzaren 20ra

Ikastaroaren programak argazkigintzara sarrera, argazkigintza-teknikara hurbiltzea eta gai ezberdinei buruzko saioak izanen ditu: erretratua, hiri-argazkigintza, gau-argazkigintza…

Ikasleek argazki-kamera izan behar dute, ahal dela reflex edo DSRL, eta ordenagailu eramangarria irudiak tratatzeko.

Izena ematea Argazkingintza Hastapenak ikastaroan -Hemen

 

  • ARGAZKIGINTZA AURRERATUA

Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat

Irakaslea: José Javier Lecuona Larrea

Asteazkena, 17:30etatik 19:30etara

2025ko urriaren 8tik 2026ko maiatzaren 20era

Ikastaroaren programak argazki-teknikan sakontzen du, eta argazki-sorkuntzan, konposizioan eta proiektu pertsonalaren eta talde-proiektuaren garapenean murgiltzen da. Beharrezkoa da gaiari buruzko aldez aurreko ezagutzak izatea.

Ikasleek argazki-kamera izan behar dute, ahal dela reflex edo DSRL, eta ordenagailu eramangarria irudiak tratatzeko.

Izena ematea Argazkingintza Aurreratua ikastaroan -Hemen

 

  • HAURRENTZAKO PINTURA ETA ARTEA 

Norentzat: 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat

Irakaslea: Alexandra Gapihan

Asteazkena, 17:30etatik 19:00etara

2025eko urriaren 8tik 2026ko maiatzaren 20era

Izena ematea Haurrentzako Pintura eta Artea ikastaroan -Hemen

 

  • PINTURA ETA ARTEA 

Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat

Irakaslea: Alexandra Gapihan

Astelehena eta asteazkena, 19:00etatik 21:00etara

2025eko urriaren 6tik 2026ko maiatzaren 20era

Ikasleek baliabide, teknika eta gai ugari probatu ditzakete: ikatz-marrazkia, olioa, akuarela… pintura figuratiboa, abstraktua, natura hila, paisaia…

Eskolak proiektu pertsonalak garatzera edo irakaslearen proposamenak jarraitzera bideratzen dira, ikasle bakoitzaren interesen arabera.

Izena ematea Pintura eta Artea ikastaroan -Hemen

 

IZENA EMATEKO ARAUAK ETA PROZEDURA

Plazak izen-ematearen hurrenkera zorrotzaren arabera esleitzen dira. Plazarik ez badago, sistemak ez du izena ematen utziko.

Izena emateko, kuota osoa ordaindu behar da, honako bide hauen bidez:

Nahi duzun ikastaroa aukeratu, sakatu “Erosi orain” botoia, hautatu dagokion tarifa eta ordainketa tramitatu.

  • KULTUR ETXEKO BULEGOA: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.

Kreditu-txartel balioduna izatea beharrezkoa da. Kuota izena ematen den unean ordainduko da.

Behin ordainketa eginda, ez da dirurik itzuliko.

Izen-emate kuotak berdinak dira Burlatan erroldatuta dauden edo ez daudenentzat.

Plazaren titulartasuna norberarena eta besterenezina da. Edozein terminotan iruzurrezko matrikulak detektatzen badira, horiek baliogabetuta geratuko dira.

Ikastaro batean izena emateak ez du bermatzen plaza bere iraupen osoan gordeko denik. Ondoz ondoko lau klasetara joaten ez bada, plaza baliogabetuta geratuko da, aldez aurretik abisatzen ez bada eta arrazoi justifikaturik ez badago.

Udalak beretzat gordetzen du edozein ikastaro aldatzeko edo baliogabetzeko eskubidea, erabakiak eragindako pertsonei aldez aurretik jakinarazita. Ikastaroak hasteko, gutxieneko izen-emate kopuru bat behar da.

HARREMANETARAKO

Ikastaro guztiak Burlatako Kultur Etxean dira.

Informazio gehiago: 948 13 64 20 · cultura@burlada.es 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba