Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

2021eko martxoak 15

Pouring Ikastaroa (arte jariakorra). Kulturakide Egitasmoa

Foto noticia

Pouring edo arte jariakorra arte abstraktuari dagokion teknika piktoriko bat da. Bertan, medium batekin nahastutako akriliko
jariakorrak erabiltzen dira, mihise batean edo beste euskarri baten gainean isurtzen den pintura likido bat sortzeko. Horrela,
koloreek forma, efektu eta irudi desberdinak sortzen dituzte emeki-emeki, pintura isurtzean egiten ditugun mugimenduen, erabilitako pouring tekniken edo prozesuan sartzen ditugun tresnen arabera.

Kulturakide Egitasmoa: Kulturen arteko topaguneak sortzea, kultura-ezaugarriak partekatuz.

Ikasturtean zehar.

Astearteetan 17.30etik 19.00etara

Irakaslea: Luz Dary Solarte

Doakoa.

Izen-emateak: 676 787 212 / diversidad@burlada.es

Antoaltzailea: Burlatako Udaleko Kultur Aniztasuna eta Migrazioen zerbitzua

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Burlatako Kultura-aniztasunaren Eguna

Burlatako Kultura-aniztasunaren Eguna

Datorren larunbatean, ekainak 15, azken zazpi urteetan egin dugun bezala, Burlatako Kultura-aniztasunaren Eguna ospatuko dugu. Egun honen helburua gure herriko kultura-aniztas...

Volver arriba