
Antzerki-tailerra
Antzerki tailerrak 2019an ekin zion bere ibilbideari eta bi antzezlan antzeztu ditu jada. Bada talde egonkor bat alderdi artistiko horretan trebatu nahi duten pertsona b...
Gure herria jasaten ari garen pandemiaren kaltetuenetako bat izaten ari da.
Terrazetan, tabernetan edo kalerako irteeretan bildu ahal izateko jarraitu beharreko jarraibideen ez-betetze larriak erregistratzen ari dira. Lagunak eta familia osoak kalean, guraso talde desberdinak paseoan, araudia betetzen ari diren beste auzokide batzuen errespetuari muzin eginez… Eta egoera hauek udalerri osoan ari dira errepikatzen.
Beraz, bizilagunen erantzukizuna eskatzen dut, zabaldu diren osasun-segurtasuneko jarraibideak bete daitezen. Asko dago jokoan, asko, eta horretaz jabetu behar dugu, eman ditugun aurrerapausoetan atzera egin dezakegulako eta konfinamendua are gehiago luza daitekeelako, horrek guztiak dakarren BIZITZA ETA KOSTU EKONOMIKO ETA SOZIALAREKIN.
Eta, jakina, baita egoera horretatik ateratzen laguntzeko gure osasungintzan larrua uzten ari diren pertsonenganako errespetuagatik ere. MESEDEZ, ERRESPETUA, HEZKUNTZA ETA GIZARTE-KONTZIENTZIA.
Horregatik guztiagatik, eta dagokidan erantzukizun guztia nire gain hartuta, Alkatea naizen aldetik, Burlatako Udaltzaingoari Osasun Ministerioak ezarritako jarraibideak hausten dituzten jarrera guztiak berehala zigortzea agindu diodala jakinarazten dut.
Guztiengatik, ERANTZUKIZUNEZ JOKATU MESEDEZ, ERANTZUKIZUNEZ.
Ana Mª Góngora Urzaiz
Antzerki tailerrak 2019an ekin zion bere ibilbideari eta bi antzezlan antzeztu ditu jada. Bada talde egonkor bat alderdi artistiko horretan trebatu nahi duten pertsona b...
Martingala Burlatako inauteria da eta aurten otsailaren 20an eta 21ean ospatuko da. Bertan inoiz parte hartu ez duten burlatarrek ezagutu, prestatu eta parte hartu ahal izan d...