2025eko apirilak 23

Sahararako bidean Jai eguna

Foto noticia

KARABANA HUMANITARIOA 2025

ATTSF GKEtik, aurten ere martxan jarri dute Saharako Errefuxiatuen Kanpamentuetan elikagaiak, ura eta hondakinen bilketa banatzeko 70 kamioientzako makinen, erreminten eta mantentze-materialen dohaintzak biltzeko kanpaina.

SAHARARAKO BIDEAN

Apirilaren 26an, 12:00etan, Erripagañako karpan Burlatako Udalarekin elkarlanean, elkartasun eta jai eguna ospatuko dute, 2025eko Karabana Solidarioa agurtzeko eta gure babesa adierazteko eta Saharako kausa ikusarazteko, aurten 50 urte beteko baitira errefuxiatuak erbesteratu zirenetik. ‘Sahararako bidean ‘ 12:00etan hasiko da, txikientzako jarduerekin, kamioiaren dekorazioarekin, elektrotxarangarekin egindako pintxo-potearekin, zuen azken dohaintzak jasotzearekin, paella solidario zaporetsua dastatzearekin, eta errefuxiatuen kanpamentuen bisita birtual batean 3D betaurrekoekin murgiltzeko esperientzia batean parte hartu ahal izango dugu. Hori guztia festa giroan.

BEHAR DUTE
Orga jasotzailea
Transpaletak
Aire-konpresoreak
Sorgailu elektrikoak
Tailerreko makineria eta erreminta
Eskuko erreminta
Burdindegiko materiala
Eraikuntzako materiala
Ekipo informatikoak
Material elektrikoa
Bulegoko altzariak eta materiala
Sukaldeko dotazioak
Beste batzuk: jarri gurekin harremanetan

KONTAKTUA

Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkartea
Asociación de Trabajadores y Técnicos sin Fronteras
+34 948 275 485
attsfsensibilizacion@gmail.com
Animatu, parte hartu eta eman dohaintza!

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Herritarren arreta maiatzak 2

Herritarren arreta maiatzak 2

Maiatzaren 2an, udal bulegoek Herritarren Arretarako Bulegoari dagozkion gaiak bakarrik hartuko dituzte, ohiko ordutegian. Ikusi hemen egin ditzakezun tram...

Volver arriba