Abenduak 16: mozketak kale nagusian errepidean lanak egiteko
Errepidean lanak
Burlatako Udaleko LGTBI+ arloak Sexu eta Genero Aniztasunari buruzko Tailerra antolatu du udazkenerako. Esperimentatu, partekatu eta sortu!
Sexu eta genero aniztasunari (SGA) buruz gehiago ikasteko diseinatutako lantaldea 7 saioko programa da, sormen, esperientzia- eta autoezagutza tekniken bidez.
Gogoeta, eztabaidak, dantza, jolasa, marrazketa, irudimena izango dira, besteak beste, sexu eta genero aniztasunari buruz gehiago ezagutzeko erabiliko diren tresna batzuk: maila indibidualean eta sozialean duen garrantzia eta balioa aitortzea eta izateko, bizitzeko, sentitzeko eta harremanak sortzeko ditugun aukerak zabaltzea, benetakotasun, errespetu eta askatasun handiagoarekin.
Tailerra Burlatako Kultur Etxean asteazkenero 18:00etatik-20:00etara egingo da, 2021eko irailaren 22tik azaroaren 3ra.
Sexu eta genero aniztasunari buruz ikasteko eta zentzu horretan elkar gehiago ezagutzeko interesa duen 16 urtetik gorako edonori zuzenduta, norberaren eta taldearen sormenaren eta esperimentazioaren bidez lan egiteko.
Tailerra gaztelaniaz egingo da eta doakoa izango da partehartzaileentzat, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI) diruz lagundutako jarduera delako.
Izena emateko modua eta epeak:

Errepidean lanak
Bizkleta bidea
DATA: Abenduak 17 19:30etan.
LEKUA: Emakumeen etxea (Ezkabazabal plaza 11-13).