ATTsF Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkarteak, Nafarroan egoitza duen irabazi-asmorik gabeko erakundeak, SAHRAWI LIVES MATTER kanpaina antolatu zuen saharar errefuxiatuek duela 45 urtetik bizi duten bidegabekeria eta egoera humanitario eskasa ikusarazteko.
Kanpainaren ardatz nagusia Elkarteko boluntario batek, Joseba Alzuetak, bere gain hartu zuen erronka izan zen.
Ausart horrek Donejakue Bidearen ibilbidea egiteko erronka hartu zuen bere gain (bide frantsesaren ohiko bertsioan), korrika eta motxila bat eramanez. Motxila horrek sahararrek duela 45 urtetik egunerokoan jasaten duten zama astuna irudikatzen du. Erronka irailaren 26tik urriaren 25era bitartean egin zen, Orreagan hasi eta Santiagon amaituz. Guztira 758 kilometro 23 etapatan, Josebak esfortzuaren berezko gogortasuna, baldintza klimatiko txarrak, Covid-19ren pandemiak eragindako murrizketak eta zenbait egunetan geldiarazi zuen lesio garrantzitsu bat gainditu behar izan zituen.
Antolakuntzako beste boluntario batzuen laguntzari esker, erronka honen garapena 20 minutu inguruko dokumental batean islatu ahal izan da. ATTsFk sahararren egoerari buruzko sentsibilizazio-jarduera hau eskaintzen digu. Bertan, ekoitzitako dokumentala emango da eta solasaldi bat irekiko da, Lehbib Breica Nafarroako Saharar Ordezkariarekin, Eduardo Irigoyen ATTsFko zuzendariarekin eta Joseba Alzuetarekin, Sahrawi Lives Matter erronkako protagonista.
Ostegunean, ekainak 17.
19:00etan Kultur Etxean.
Antolatzaileak: Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzua
AATTsF (Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkartea)
Laguntzailea: Nafarroako Gobernuko Justizia eta Migrazio Politiketako Departamentua