2026ko abuztuak 27

Burlatak euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatzen ditu

Foto noticia

Burlatako Udalak hiru dirulaguntza-lerro ditu euskara ikasteko, euskarazko udako kanpaldietan parte hartzeko eta euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jarduerak garatzeko. Laguntza horiek eskatzeko epeak datozen hilabeteetan zabalduko dira.

Laguntzak euskara ikasten ari diren pertsonei, D ereduko ikasleei eta Burlatan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egiten dituzten entitateei zuzenduta daude.

Euskara ikasteko bekak

Irailaren 1etik 30era egonen da zabalik euskara ikasteko bekak eskatzeko epea 16 urtetik gorako pertsonentzat.

Interesdunek 2026ko deialdiari dagokion informazioan kontsultatu ahal izanen dituzte laguntzak eskatzeko oinarriak, baldintzak, dokumentazioa eta prozedura webgune honetan bertan.

Laguntzak Burlatan erroldatuta dauden eta 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitartean euskara ikasi duten pertsonei zuzenduta daude.

Eskaerak Burlatako Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, Udalaren Erregistro Orokorrean edo deialdian aurreikusitako beste edozein bideren bidez aurkezten ahalko dira.

D ereduko ikasleendako euskarazko udako kanpaldietarako dirulaguntzak

2026ko irailaren 15etik 30era eskatu ahal izanen dira D ereduko ikasleendako euskarazko udako kanpaldietarako dirulaguntzak.

Eskabideak Burlatako Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, Udalaren Erregistro Orokorrean edo deialdian aurreikusitako beste edozein bideren bidez aurkeztu ahal izanen dira.

Euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jardueretarako dirulaguntzak

Deialdi hau Burlatako guraso-elkarteei, ikastetxeei eta kultur elkarteei zuzenduta dago, euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egiteko.

Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, Burlatako Udalaren Egoitza Elektronikoan horretarako berariaz prestatutako izapidearen bidez.

Kontsultatu deialdi bakoitzaren baldintzak

Baldintzak, dokumentazioa, zenbatekoak, epeak eta gainerako betekizunak desberdinak dira deialdi bakoitzean. Horregatik, eskaera aurkeztu aurretik, dagokion deialdiaren oinarri osoak kontsultatzea gomendatzen da.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Burlatako udalaren komunikatua

Burlatako udalaren komunikatua

Burlatako Udalak atsekabe sakona adierazten du atzo, abuztuaren 20an, herriko etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz 10 urteko haurra hil izanagatik. Gertaera tragik...

Volver arriba