
I. Argazki lehiaketa 2026 udal egutegiarentzako deialdiaren oinarriak
Burlatako Udaleko Kultura eta Jaietako arloak argazki lehiaketaren I. edizioa antolatu du, 2026ko udal egutegia argitaratzeko. Aurkeztutako lanen artean, begirada pertsonal...
2025ko Burlatako jaien hasiera iragartzeko txupinazoa edo suziria botako duen pertsona edo erakundea herri-bozketa baten bidez aukeratuko da.
Ezin izanen zaie ohore hori eman alderdi politikoei, sindikatuei, enpresa-erakundeei edo erlijio-konfesioei.
Txupinazoa edo suziri iragarlea botatzeko hautagaitzak proposatu ahal izango dituzte:
– Elkarteen, erakundeen eta entitateen udal-erregistroan inskribatutako erakunde guztiak, Kultura eta Jaietako Ataleko kide-taldeak edo, halakorik ezean, jarduera Burlatan dutela egiaztatzen dutenak,
– Udal-taldeak
– Burlatan erroldatutako 16 urtetik gorako edozein pertsona.
Proposamenak egiteko epea 2025ko ekainaren 1etik 27ra bitartekoa izanen da.
Proposamenak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo kultur etxeko bulegoetan edo herritarrei arreta emateko bulegoan (HAB) aurkeztu beharko dira.
Aurkezten diren proposamenek planteatutako pertsonaren edo erakundearen merezimenduak justifikatu beharko dituzte, eta pertsonaren edo erakundearen berariazko baimena jaso beharko dute. Nolanahi ere, errotuta egon beharko du eta/edo Burlatarekin lotutako ibilbide bat izan beharko du.
Proposamenak Kultura eta Jaiak arloak izapidetuko ditu.
Hautagaiak aukeratzeko eskumena duen organoari proposamena Kultura eta Jaietako atalean eginen zaio, 2025ko ekainaren 30tik uztailaren 4arte bitartean. Alor horrek gehienez 3 hautagai proposatuko ditu.
Alkatetzak, Kultura eta Jaietako atalaren aldeko oniritzia jaso ondoren, bidezkoa dena ebatziko du eta hautaketa publiko eginen du, herri-bozketaren epea ireki ahal izateko.
Txupinazoa edo suziri iragarlea botako duen pertsona edo erakundea herri-bozketa baten bidez hautatuko da, eta Burlatan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Bozketa www.burlata.eus webgunearen bidez egingo da, edo aurrez aurre udaletxean edo Kultur etxean.
Herri-bozketarako epea 2025ko uztailaren 16tik abuztuaren 3ra bitartekoa izanen da.
Herri bozketaren emaitza 2025ko abuztuaren 4an argitaratuko da alkatetzaren ebazpen bidez.
Burlatako Udaleko Kultura eta Jaietako arloak argazki lehiaketaren I. edizioa antolatu du, 2026ko udal egutegia argitaratzeko. Aurkeztutako lanen artean, begirada pertsonal...
EPEA: Maiatzak 30, 14:00ak arte
Jarraitu zuzenean web orrian