Zer osasun-tailer jaso nahi zenituzke?
Osasun etxeko inkesta
2026ko Burlatako jaien hasiera iragartzeko txupinazoa edo suziria botako duen pertsona edo erakundea herri-bozketa baten bidez aukeratuko da.
Ezin izanen zaie ohore hori eman alderdi politikoei, sindikatuei, enpresa-erakundeei edo erlijio-konfesioei.
Txupinazoa edo suziri iragarlea botatzeko hautagaitzak proposatu ahal izango dituzte:
Proposamenak egiteko epea 2026ko ekainaren 1etik 26era bitartekoa izanen da.
Proposamenak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (www.burlata.eus) edo kultur etxeko bulegoetan edo herritarrei arreta emateko bulegoan (HAB) aurkeztu beharko dira. Aurkezten diren proposamenek planteatutako pertsonaren edo erakundearen merezimenduak justifikatu beharko dituzte, eta pertsonaren edo erakundearen berariazko baimena jaso beharko dute. Nolanahi ere, errotuta egon beharko du eta/edo Burlatarekin lotutako ibilbide bat izan beharko du.
Proposamenak Kultura eta Jaiak arloak izapidetuko ditu.
Hautagaiak aukeratzeko eskumena duen organoari proposamena Kultura eta Jaietako Atalean eginen zaio, 2026ko ekainaren 29an. Atal horrek gehienez 3 hautagai proposatuko ditu.
Alkatetzak, Kultura eta Jaietako Atalaren aldeko oniritzia jaso ondoren, bidezkoa dena ebatziko du eta hautaketa publiko eginen du, herri-bozketaren epea ireki ahal izateko.
Txupinazoa edo suziri iragarlea botako duen pertsona edo erakundea herri-bozketa baten bidez hautatuko da, eta Burlatan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Bozketa www.burlata.eus webgunearen bidez egingo da, edo aurrez aurre udaletxean edo Kultur etxean.
Herri-bozketarako epea 2026ko uztailaren 16tik abuztuaren 5ra bitartekoa izanen da.
Herri bozketaren emaitza 2026ko abuztuaren 3an argitaratuko da alkatetzaren ebazpen bidez.
Osasun etxeko inkesta
Ospatuko den lekua: Antigua jubiloteca
Borondatezko ordainketa-epea 2026eko maiatzaren 4ra arte