Burlatako kultura-erakundeei 2026an jarduera artistiko eta kulturalak egiteko dirulaguntzak
Burlatako arte- eta kultura-elkarteentzako dirulaguntzak
Burlatako Udalak uztailerako eta abuzturako kultur egitarau zabala prestatu du, adin guztietako herritarrei zuzendutako doako jarduerekin.
Egitarauak aire zabaleko zinema, ipuin-kontalariak, tailerrak, dantza ikuskizunak, XIX. Burlata Blues Festival eta udalerriko hainbat gunetan uda osoan zehar eginen diren bestelako kultur eta aisialdiko jarduerak biltzen ditu.
Nabarmendu beharrekoen artean daude Udako Zinema zikloa, Burlatako Liburutegiak antolatutako jarduerak, abuztuaren 4tik 9ra bitartean kontzertuak eta ikus-entzunezko emanaldiak eskainiko dituen XIX. Burlata Blues Festival, 3 Historias de dos dantza ikuskizuna eta familian gozatzeko tailerrak eta bestelako proposamenak.
Jarduera guztien informazioa udalaren webguneko agendan kontsultatzen ahalko da.
Burlatako Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu udan kulturaz eta aisialdiaz gozatzera, herritar guztientzat prestatutako egitarau zabal eta askotariko honetan parte hartuz.
PDF-an jarduera guztiak ikusteko aukera duzu: Uda Burlada Verano 2026
Burlatako arte- eta kultura-elkarteentzako dirulaguntzak
EPEA: Ekainaren 15etik 26ra.
HERRI-BOZKETA: Ekainaren 15etik 26ra